>
Turismoa

Arditurriko Bidegorria - Oinezko eta Txirringazko Ibilbideak

Arditurriko Bidegorria - Oinezko eta Txirringazko Ibilbideak en Oiartzun
Oiartzun
Lekua. Oiartzun
Data. 2026ko Urtarrilaren 1tik
2026ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. Gratis / Doan €
OrganizaOarsoaldea Turismo Bulegoa

Arditurriko Bidegorria naturarekin eta historiarekin bat eginez zabalik dagoen atea da; Paisaia aberatsa eta anitza duten lurraldeetara garamatzan bide leun honek edonor liluratzen du.


Ordu gutxi batzuetan, bi mila urte baino gehiagoko historia duen bidea zeharkatzen uzten digun Bidegorri hau Oiartzunen dago eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako bakarrik dago irekita. Bidegorria Oiartzun osoa zeharkatuz, hain ikusgarria den Aiako Harriaren magalean amaitzen da. Oiartzun ibaiarekin bat egiten duen bide honek, trenbide zahar baten ibilbidea jarraitzen du, aitzinean erromatarrek Arditurriko meategietatik itsasora mineralak eramateko erabiltzen zutena. Egun, Bidegorria Oiartzungo harana zeharkatzen eta naturarekin bat egiten duen bidea da.

Ibilbide botanikoa
Ibilbideko lehen kilometroetan, Ugaldetxo eta Altzibar auzoen artean, 125 landare espezie desberdin bizi diren gunetik igarotzen da Bidegorria, ibilbide botaniko batean bilakatuz. Txangozaleak landareen eboluzioa ezagutzeko aukera izango du, antzineko zuhaitzetatik hasita ia eboluzio gehien izan duten landareetaraino. Honela, ia eboluziorik eduki ez duen Idi-Bihotz zuhaitzatik hasita, magnoliak, erramuak eta platanoak ikusiz, eboluzio gehien izan duen landareraino iritsiz, gorosti urdinera.

Ugarteko Errota:
Arditurriko bidegorria errotez, dorrez eta burdinolaz inguratuta dago eta duela hainbat mende eremu hark bizi izan zuen jarduera biziarekin lotura zuzena izan duela argi ikus daiteke. Horien guztien artean aipatu beharrekoa da Ugarteko Errota, haren edertasun arkitektonikoagatik, eta ondo zainduta dagoelako. Altzibar auzoan dago, Oiartzun ibaiaren ertzean eta antzinako burdinolaren zati gisa oraindik zutik dago.

Oiartzun Ibaia
Oiartzungo ibaia bizitza da. Txango osoan etengabeko presentzia du eta Bidegorriaren bazterrean doa denbora oro. Erreka nagusiak bat egitetik sortzen da, Aiako Harria eta Bianditzetik datozen urak bilduz. Ibilbide hori egiteko lagunik onena da ibai hau, bai bere freskotasunagatik baita uharren soinu lasaigarriari esker ere.

Arditurriko meategiak
Ibilbidearen azken zatian, Arditurrira iritsiko gara. 1986. urtean bertan behera utzi zuten hogei mendeko historia zuen meatzeen erauzketa da eta oraindik ere ikusgai daude azpiegitura batzuk. Erromatarrek I. mendean galena zilarduna erauzten zuten handik eta galerien sare zabala sortu zuten. Galeri sare hau nahiz mendeetan zehar aldatuz joan den, egun, bi kilometro baino gehiago dituzten erromatarren galeriak ikus daitezke.

Aiako Harria - Parke Naturala
Bidegorri hau Aiako Harriko magaleraino iristen da, Euskal Herriko multzo granitiko bakarrera. Duela 300 milioi urte inguru sortu zen eta 800 metroko harritzar honek haran osoa hartzen du azpian eta aparteko orografia du: orratz eta horma malkartsuak. 3.000 hektarea biltzen ditu eta Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko muga naturala osatzen du. 1995ean Parke Natural izendatu zuten.

Beste gune interesgarri batzuk

  • Mendibileko txara
    Harizti honetan egurra lantzen zuten zuzenean antzinean. Haritzen eta lizarren txara hori piknikeko eremu bateraino eta udal igerilekuetaraino iristen den ibilbide batek beharkatzen du.
  • Luberri.- Oiartzungo Interpretazio Geologikoko Zentroa
    Pagoaldea pol. 41-42. - (Ergoien). 20180 Oiartzun - Tel: 943 26 05 93 / 94
  • Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa. Tornola, 6 (Ergoien).- 20180 Oiartzun - Tel / Fax: 943 49 35 78
  • Fauna
    Ibilbide osoan animalien espezie ugari topa dezakegu. Zenbait ugaztun, "betizu" behia, esate baterako, askatasunean hazten dira; "latxa" ardia, oso ugaria eta sakabanatuta bizi da; "pottokak" zaldien arraza ere ikus dezakegu, hotz eta hezetasun baldintzetara egokituta dauden mendiko zaldi txikiak. Bestalde, zapelatz liztorjalea eta sai arruntaren antzeko hegaztiak edo anfibioak ere topa ditzakegu: baso-igel gorria eta hegoaldeko igela, toki hezeetan.

Datu Interesgarriak:

Ibilbidea: 14 km.
Malda: 165m - % 2,2 (bataz bestekoa)
Iraupena: Oinez - 3,5 ordu / bizikletaz - 1,15 ordu
Zailtasuna: Erraza

Lotura interesgarriak:
Arditurriko Bide Berdea
Luberri.- Oiartzungo Interpretazio Geologikoko Zentroa
HMT - Herri musikaren Txokoa - Centro de la música popular

euskera-castellano

Envíanos tu evento