>
Artea

Arkeolab - Arkeologí tailerra

Arkeolab - Arkeologí tailerra en Irun
Irun
Lekua. Irun
Data. 2026ko Urtarrilaren 3tik
2026ko Abenduaren 26ra

Ordua. 10:00-13:00
Prezioa. 5,00 ? €

Tailer honi esker egiazko arkeologo bihurtuko gara egun baterako. Aztarnategi arkeologiko batean induskatzen hasiko dugu jokoa, eta bertan, zorte pixka batekin, zenbait hondakin aurkituko ditugu, zeramika, hezurkiak edo txanponak.

Tailer honek aukera ematen digu familian arkeologiaz gozatzeko eta, egun batez, benetako arkeologo bihurtzeko. Hasteko, aztarnategi arkeologiko simulatu bat induskatuko dugu, beharrezko tresna guztiekin, eta bertan askotariko piezak aurkituko ditugu, hala nola zeramika arrastoak, hezurrak edo txanponak. Lanik interesgarriena, ordea, gero etorriko da, laborategian. Bertan, aurkitutako pieza guztiak ikertu, sailkatu eta interpretatuko ditugu.

Ibilbide arkeologiko hau ez da bisita gidatu bat, baizik eta familientzako jarduera autonomo bat. Horrela, etxeko txikiek museoko harreran entregatzen den dosier-gidan proposatutako urratsak egingo dituzte familiako helduek lagunduta. Jarduera amaitzean, familiek beren arkeologiako dosier propioa eramango dute, aurkikuntzak bilatzeko duten abileziaren erakusgarri.

Arkeolab familientzatLarunbatero. Tailerra egiteko aukerak goizeko 10:00etatik eta 13:00etara bitartean

Norentzat: haurrak, familiak.
Partaide kopurua: 8-20 lagun.
Adina: 6-12 urte.
Erreserbak: 943 63 93 53 

euskera-castellano

Envíanos tu evento