Arrateko Ama Birjinaren Dantzak
Arrateko Jaien barruan, Meza Nagusia bertsolariekin eta ondoren Kezka Dantza taldeak eskainiko duen Ezpata-Dantza eta Usartzako Txistulariekin batera prozesioa eta eskaintza.
Arrateko Ama Birjinaren dantzak Arrateko festa hauetan bere esparrua lortu du jadanik. Aurten seigarren edizioa ospatuko da eta Kezka Dantza Taldeko kideez gain hainbat dantza taldeko dantzariek hartuko dute parte.
EGITARAUA 2026:
Irailak 8
10:00
Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igotzea, Ama Birjinarenpausoen bide zaharretik.
Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian JaiBatzordeak antolaturik.
10:00
Kittonbola!
10:30
Kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.
11:00
Meza Nagusia Arrateko Santutegian.
Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak ArratekoAmaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren Arrateko Amaren prozesioaUsartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, KezkaDantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amarenezpata-dantza egingo dute.
12:30
Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak ArratekoAmaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian.
13:30
Jainaga eta Narbaiza trikitilariak eta Millan Telleria eta Loidisaletxebertsolarien saioa.
17:00
Bertsolarien saioa: Millan Telleria eta Loidisaletxe
17:00 - 20:00
Aisialdi-eremuan alkohol kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzekoeta murrizteko kanpaina
GARAIA Elkartearen eskutik. Antolatzaileak: Eibarko Udala eta EuskoJaurlaritzako Osasun Publikoaren eta mendekotasunen Zuzendaritza.
17:30
Dantza solte txapelketa.
10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15 urtetikgorakoak eta beste bost beherakoak)
18:00
Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria
Antolatzailea: Asola Berri Elkartea
18:30 - 20:30
Dantzaldia
MUGI PANDEROA erromeria taldearekin
Lotura interesgarriak:
Arrateko Festak - Eibar
Kezka Dantza Taldea - Eibar (Facebook)