Jaiak
Artisau eta Nekazal Azoka Berezia
Alegiako Udalak XIX. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia antolatzen du.
Uda azken ostikoak ematen ari den honetan, Alegiako Kultura batzordea udazkeneko ekitaldien prestaketan murgilduta dago.
Irailaren 27an, igandea, XIX. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia egingo da Alegian. Goizeko 11:00etatik aurrera, eskolako patioan jarriko diren 48 erakusmahaietako produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ohi bezala, askotariko produktuak eskainiko dira azokan eta herritarrei zein ingurukoei azokara hurbiltzeko gonbita luzatzen zaie.Tokia: Esklako patioan
Lotura interesgarriak:
Alegiako Udala