Aste Santuko oporraldian, Hondalea, Urgull eta Atzokoak Gaur
Aste Santuan eta Pazko Astean eskaintza berezia izango da urteroko gisan: Hondalea arte instalazioa bisitatzeko aukera izango da, Urgull mendiko hiru zentroak ( Historiaren etxea, Natur Txokoa eta Liburutegia) zabalik izango dira, eta San Telmo Museoak artisau papergintzari lotutako jarduerak eskainiko ditu "Atzokoak gaur" programan.
HONDALEA
- Irekiera datak: apirilak 2 - 12
- Ordutegia: 12:30 - 15:30, ordu erditik behin
Hamaika egunez publiko orokorrarentzat irekiko da eta egunero zazpi bisita-ordu eskainiko dira, 12:30etik 15:30era arteko ordutegian, ordu erditik behin, eta aurrez erreserbarik egin beharrik gabe. Bisita gidaturik eta eskola taldeei zuzendutako bisitarik ez da izango.
Bisita egiteko ez da txandarik hartu behar, baina bai motoraren txanda, irlarako joan-etorria egiteko. Motoraren zerbitzua baldintza meteorologikoen eta itsasoaren egoeraren mende egongo da. Zerbitzuari buruzko informazio eguneratua, 943 000 450 telefonora deituta.
Cristina Iglesias (Donostia, 1956) artistak Donostiako Santa Klara uhartean egindako lana da Hondalea. 2021ean zabaldu zituen ateak. Hustutako itsasargiaren etxearen barruan induskatuta, Iglesiasen lanak euskal kostaldeko geologia eta ekologia berezia, eta uhartea inguratzen duten ozeanoko uren kemena biltzen ditu.
URGULL
Historiaren etxea
- Irekiera datak: martxoak 28 - apirilak 12
- Ordutegia: 11:00 - 19:00
San Telmo Museoak kudeatzen duen Urgull mendiko Historiaren etxea ere zabalik izango da eta bertan Donostiari begira erakusketa bisitatzeko aukera. Erakusketa honek Donostiaren historian zehar ibilbidea egiten du, bere bilakaera ekonomiko, sozial, urbanistiko eta kulturala jasoaz, euskal identitateari erreferentzia eginaz.
Liburutegia
- Irekiera datak: martxoak 30 - apirilak 12
- Ordutegia: 11:00 - 13:30 / 16:30 - 18:30
Donostiako Liburutegi Sareak Urgull mendian duen zentroa ere irekita egongo da eta jarduera bereziak izango dira astelehen eta ostegunetan, 17:00etan, Polborinean.
Jarduerak
- Martxoak 30:
- Ipuin dibertigarriak, Sergio De Andres, 17:00
- Saio honetan ipuinak eta magia uztartuko dira. Gonbidapenak doan jaso ahal izango dira, liburutegian bertan, emanaldiaren egunean, 16:30etik aurrera, edukiera bete arte.
- Ipuin dibertigarriak, Sergio De Andres, 17:00
- Apirilak 2, 6 eta 9:
- Urgullen kontu-kontari, 17:00.
- Familientzat. 30 min. Euskaraz
- Urgullen kontu-kontari, 17:00.
Natur Txokoa
- Irekiera datak: martxoak 30 - apirilak 12
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 16:30 -18:30 / Asteburuetan 11:00 -13:30
Urgullen dagoen Natur Txokoa, Cristina Enea Fundazioak kudeatzen duen naturaren gela berezia da; aisialdiko jarduera didaktikoen bidez, naturarekiko errespetua sustatzea helburu duena. Artisten txokoa zabalik egongo da egunero, material naturalak eta birziklatutako elementuak erabiliz, jostailu eta artelan desberdinak egiteko. Haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak izango dira egunero, eta horiez gain, astearte eta asteazkenetan, 17.00etan, jarduera bereziak.
Jarduerak
- Martxoak 31:
- Graxi garraxi (4-7 urte)
- Graxi oso neska berezia da, entzumen fina dauka eta soinuak eta zaratak maite ditu, batez ere naturak eskaintzen dizkigunak. Jolas eta esperimentu dibertigarrien bidez, gure inguruko soinuei buruz asko irakatsiko digu.
- Graxi garraxi (4-7 urte)
- Apirilak 1:
- Urgull zentzu handiz (5-10 urte)
- Ibilbide honetan zentzumenak erabiliko ditugu orain arte gure aurrean oharkabean geratu diren landare eta animalien ezaugarriez ohartzeko. Ibilbidean zehar topatzen ditugun zuhaitzak eta landareak modu ezberdinean aztertuko ditugu, horien ezaugarriak ikusteaz gain, usainetan, enborren eta fruituen ukimenean erreparatuz.
- Urgull zentzu handiz (5-10 urte)
- Apirilak 7:
- Airearekin jolasean (5-10 urte)
- Jarduera honetan airea zer den eta bere garrantziaz jabetzea bilatzen dugu, saiakera eta esperimentu desberdinen bidez. Airearekin jolasteko aukera ere izango dugu, koloretako paraxut handi bat erabiliz eta airez betetako puxikekin. Tailerrari amaiera emateko, plastikozko poltsak berrerabiliz kometa dotore bat egiteko aukera izango dute familiek elkarrekin.
- Airearekin jolasean (5-10 urte)
- Apirilak 8:
- Altxor ezkutuaren bila (5-10 urte)
Kondairak dio 1813ko Donostiako sutetik ihesi familia bat Urgull mendian babestu zela, eta bertan altxor eder bat ezkutatu zutela. Pistak jarraituz eta frogak gaindituz denon artean aurkitzera animatzen al zara?
- Altxor ezkutuaren bila (5-10 urte)
SAN TELMO MUSEOA
Atzokoak gaur. Artisau papergintza
San Telmo Museoak lanbide tradizionalei eskaintzen dien programa da Atzokoak gaur. Aurten, artisau papergintzaren inguruko jarduera bereziak eskainiko dira museoan Aste Santuko oporraldian: Klaustroan paperari lotutako tresnen erakusketa eta erakustaldiak izateaz gain, hitzaldiak eta haur zein helduentzat tailerrak ere eskainiko dira.
Lotura interesgarriak:
Donostia Kultura
San Telmo Museoaren weba