>
Beste ekitaldi batzuk

Azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna en Andoain
Andoain
Lugar. Andoain
Fecha. Desde el 21 de noviembre de 2018
al 28 de noviembre de 2018

Hora.
OrganizaAndoaingo Udala

Azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan Andoainen antolatu diren ekitaldien egitaraua.

Indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Emakumeontzat eguneroko ogia da, baina haratago joanda, jendarte osoarentzat arazo larria da. Tamalez, ezkutuan mantentzen da okasio askotan, baita justifikatu ere. Hortxe da, hain justu, egoera hau geldiarazi behar dugun momentua modu kolektiboan, bai instituzio zein jendartearen partaidetzarekin.

Aurten ere iritsi zaigu azaroaren 25., Indarkeria Matxistaren aurkako nazioarteko eguna. Azaroaren 25a, emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela esateko eguna da; gainera, indarkeria sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna da, eta gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean aldarrikatzeko eguna.

Urteak daramatzagu lanean emakumeek gizonen eskubide eta aukera berberak izango dituen gizarte bat eraikitzeko. Alabaina, egunez egun biolentzia matxistaren egoerak bisibilizatzen ditugu, erakusten digutenak egiturazko biolentzia bat existitzen dela, gizartearen arlo guztietan dagoena.

Ezinbestekoa da arlo instituzionalak eta jendarteak, oro har, eskuhartuta jardutea egoera hau aldatzeko, egoera hau iraultzeko. Horregatik, aurten ere, azaroaren 25earen testuinguruan, egitaraua prestatu dugu.

EGITARAUA:

Azaroak 21, asteazkena:

  • 18:00: Bastero Kulturguneko Ekitaldi aretoan
    • "NAGORE" dokumentalaren proiekzioa eta ondoren Asun Casasola, Nagore Laffagen amarekin solasaldia.
      • 10 urte bete dira Jose Diego Illanesek Irungo neska gaztea hil zuenetik. 2008ko San Ferminetan gertatutako hilketaren ingurukoak jasotzen ditu dokumental honek.
      • Zuzendaria: Helena Taberna

Azaroak 22, osteguna:

  • 09:15-18:30: Bastero Kulturgunean.
    • Jardunaldia: "Indarkeria matxistaren biktimak erreparazioaren bidez artatu"

  • 11:00: Gazte Lokalean.
    • Bideoforuma: "Emakume palestinar errefuxiatuen egoera".
      • UNRWA Euskadi Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziarekin eta herriko ikastetxeekin elkarlanean lotuta.

Azaroak 25, igandea:

  • 11:00: Goikoplazan.
    • Mobilizazioa: "Emakumeen aurkako erasorik ez!"

  • 18:00: Gazte Lokalean.
    • Pelikula: "Mirada de ángel"

Azaroak 27 eta 28:

  • 12:00: Gazte Lokalean.
    • "Haien zapatetan" antzezlan parte-hartzailea.
      • Palestinako persona errefuxiatuen inguruko antzerkia, genero ikuspegiaren irizpidearekin.

Jardunaldiak Basteron: "Indarkeria matxistaren biktimak erreparazioaren bidez artatu"

Egia da geroz eta gehiago hitz egiten dela biolentzia matxistaz. Baina ez da horrenbeste hitz egiten biktimen erreparazioaz, berau sufritzen duten emakumeez edo adin txikikoez. Hauek dira gaitz honen biktima zuzenak, baina biktima aitortza horretatik harago, ez da hitz egiten erreparazio sozial edota ekonomikoa bezalako kontzeptuez, edota zerbitzu ezberdinetan eskaini beharko litzaieken arreta konpontzaileaz (esaterako komisarietan, epaitegietan, ospitaleetan, gizarte zerbitzuetan...). Uste dugu Euskal Herrian eta Estatu Espainiarrean, orokorrean, asko geratzen dela egiteko prebentzio neurriak garatzeko; ez Estatu espainiarrean 2004an onartutako legeak (Ley Orgánica 1/2004, de 28 de diciembre, de Medidas de Protección Integral contra la Violencia de Género), ez eta 2005ean EAEn onartutako legeak (4/2005 Emakume eta Gizonen Berdintasun Legea) ez dute kontuan hartzen erreparazioa. Gutxinaka beharrezko aldaketak ematen ari dira, batik bat Estanbulgo Hitzarmena (Emakumeen aurkako biolentziaren eta etxeko biolentziaren kontrako prebentzioaren eta borrokaren Europako Kontseiluaren Hitzarmena) sinatu zenetik; bertan zehazten da Estatuek eta instituzioek genero biolentziaren biktimak artatzeko betebeharra dutela, horien artean erreparazioarena, baina neurri zehtzak garatu gabe segitzen dute.

Guk horretan sakondu nahi izan dugu, uste dugulako ezinbestekoa dela kontu honetan sakontzea. Erreparazioak ahalbidetzen du emakumeak eskubideen subjektu izatea, eta ez Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaile soilak. Udaletxean Berdintasun saila martxan jarri genuenetik, gure pentsamenduetan izan da kezka hori. Zer egin dezakegu guk biolentzia matxista jasan duten emakume eta adin txikikoen kaltea erreparatzeko? Hain zuzen, ezinegon horretatik abiatuz, sektore ezberdinekin gabiltza lanean azken hilabeteetan (Andoaingo Udaleko Berdintasunaren, Gizarte Zerbitzuen eta Udaltzaingo sailak, Gazte Lokala, Kale Hezitzaileak, herriko ikastetxeak, Osakidetza eta Ertzaintza) biolentzia mota hori jasaten duten pertsonak artatzeko protokolo piloto bat osatzeko.

Zentzu horretan, antolatu ditugu "Indarkeria matxistaren biktimak artatu erreparazioaren ikuspegitik" izenburua izango duten jardunaldiak. Esan bezala, azaroaren 22an ospatuko dira Bastero Kulturgunean, 9:1hasi eta 18:30ak arte.

Jardunaldi hauetan kontu emango da froga piloto horretan egindakoaz, eta materia honetan aditu diren emakumeen partaidetza ere izango dugu. Jardunaldian zehar, gainera, biolentzia matxista sufritu duten biktimen esperientzien berri ere izango dugu. Goizean termino teoriko eta teknikoetan sakonduko da gehiago, eta arratsaldez, berriz, testigantza errealak entzutearekin batera, publiko orokorrari zuzenduta egongo da gehiago. Doako jardunaldiak izango dira, baina beharrezkoa izango da izena ematea labur.eus webgunean.

Beraz, andoaindar guztiak animatu nahiko genituzke bai jardunaldi hauetan partehartzera, baita, oro har, azaroaren 25aren testuinguruan prestatu diren gainerako ekintzetan parte-hartzera.

Lotura interesgarriak:
Andoaingo Udala

euskera-castellano

Envíanos tu evento