Gastronomia
Bakailao Astea 2018

Hernaniko Udalak, Berriak merkatarien eta ostalarien elkarteak eta Behemendi - Donostialdea Turismoguneak, VII. Bakailao Astea Hernanin antolatu dute.
Bakailao Astean protagonismo berezia du bakailaoak eta baita berarekin lotuta dauden produktu eta ekintzek ere: tabernen arteko pintxo lehiaketa (herritarren eta bisitarien botoak), kale animazioa, azoka berezia, egurrezko jokoak haurrentzat, bakailaoa pil-pil eran lehiaketa, sagardoa, bakailaoa jatetxeetako menuan edo kartan, erakusleiho tematizatuak dendetan...
Lotura interesgarriak:
Egitaraua (PDFa)
Hernani Turismo (Facebook)