>
Lehiaketak eta deialdiak

"Barrutik" Argazki Lehiaketa

Zumaia
Lekua. Zumaia
Data. 2020ko Martxoaren 28tik
2020ko Apirilaren 13ra

Ordua.
OrganizaZumaiako Udala

Etxean egoteko agindua arintzeko "Barrutik" argazki lehiaketa antolatu du Udalak, Baleike hedabidea, Distira argazki elkartea eta Gertu merkatari eta ostalari elkartearekin elkarlanean.

"Barrutik" argazki lehiaketan mugikorrarekin ateratako argazkiak aurkeztu ditzakete zumaiarrek. Gaia librea da, baina etxean edo etxetik ateratako argazkiak izan beharko dira.

Argazkiak apirilaren 14ra bitartean aurkeztu ditzakete herritarrek, alondegia@zumaia.eus helbidera bidalita (8 megatik beherako artxiboak bidaltzeko eskatu dute antolatzaileek). Mezuan egilearen izen-abizenak eta adina zehaztu beharko dituzte parte hartzaileek, eta gehienez 3 argazki bidaliko dituzte.

Epaimahaia:
Kultur eta Turismo sailetako teknikariek eta Distira eta Baleikeko ordezkariek osatuko dute, eta bi sari banatuko dituzte: 16 urte bitarteko gazteek Gertu elkartearen dendetan erabiltzeko balea eskuratuko dute, kultur edo kirol materialetan erabiltzeko; 16 urtetik gorakoek Gertu elkarteko jatetxe batean afaria lortzeko aukera izango dute.

Argazki onenak zumaia.eus webgunean argitaratuko dutela ere azaldu dute antolatzaileek.

Lotura interesgarriak:
Zumaiako Udala

euskera-castellano

Envíanos tu evento