>
Hitzaldiak

"Belar Txarrik Ez Do!!" Asteburu Bat Bedaion

Tolosa
Lekua. Bedaioko Auzoa
Data. 2019ko Maitzaren 25tik
2019ko Maitzaren 26ra

Ordua.

Gaur egungo bizimodu azkarrak, aurresukaldaturiko jakiak jarri ditu gure elikaduraren oinarri. Jakiek ordea zapore gustagarri eta itxura erakargarri izatea baino askoz ere garrantzitsuagoa den helburu bat badute, elikagai izatearen helburua hain zuzen ere. Gure sukaldera iristeraino duten prozesuaren ezagutzak eta sukaldatzea berak duen garrantziaz ez jabetzea errazten digute jaki gaur egungo bizimoduak.

Aurten Bedaioko asteburu kulturalean bertako produktuek eta jakiek dituzten ezaugarriei eman nahi diegu garrantzia, patxadaz gure inguruko belarrak eta landareak begiratuz, aztertuz eta jasoaz.

Eta zergatik?

Azkar probatuko ditugu, japoniar perretxikuak, amerikar barazkiak eta Asiako fruitu exotikoak eta agian, bertako landareek elikadura aldetik urrutikoak bezain interesgarriak izan daitezke. Transmisio eza, gure ingurukoari balorea ez ematea, bertan dugun aberastasunaren ez jakintasuna izan daitezke arrazoi desberdin batzuk.

Inguruan, gure mendi eta zelaietan daukagun aberastasuna izugarria da eta ehundaka sendabelar eta jangarriak diren landareak ditugulako eta sukaldari ospetsuek ere, Andoni Aduriz bezala, bere plater ikusgarrietara gehitzen dituztenak.

Eta guk zergatik ez?

Horregatik eta gure inguruez, paisaiez aparte landareez ere disfruta dezagun Maiatzak 25-26 asteburuan Bedaion baduzu zer ikusi eta ikasi!!
Bertara gaian jakitun diren 3 pertsonen tailerrak izango dira. Galizia eta Zaragozatik

Cesar Lerma eta Sofia Armenterosen landare jangarriez hitz egingo dituzte baita ezkur munduaz ere, honela, bi libururen laguntzarekin "Usos de 113 plantas silvestres de los campos Norteños"eta "Manual de cocina bellotera" Landareen deskribapena, nola ezagutu, ezaugarriak, erabilerak, errezetak eta haritz ezkurra nola bildu, lehortu, garraztasuna kendu, irina egin, errezeta desberdinak azalduko dizkigute.

Kantabriatik, María Pacharen eskutik ,Belarrekin tinturak, oleatoak, kremak, esentziak , lurrinak etab nola prestatzen diren erakutsiko digu. Kosmetika naturalaren oinarrizko ezagutzak azalduko dizkigu bi egunetan izango diren jardunaldietan.

Asteburuan zehar bestelako ekitaldiak egongo dira, Larunbatean afari begetarianoa zein ez begetarianoa elkartean, musika zuzenean. Asteburu oso Bedaion pasa nahi duenarentzat akanpatzeko lekua egokituko da.

Landareak ezagutzeko txangoak egongo dira larunbata goizean, bertan landare desberdinen identifikazioa egingo da eta azalpenak emango dira.

Ekintza guztietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, txangoak, tailerrak eta hitzaldiak erosoak izan daitezen jende guztiarentzako.

Mugitu zaitezte taldeak murriztuak izango direlako!!!
Badago zer ikusi eta ikasi Maiatzak 25 eta 26 asteburuan BEDAION.

EGITARAUA:

  • Kosmetika Naturalaren ikastaroa María Pacharen eskutik. Prezioa: 40€
    • Ukenduak, oleatoak, tinturak, olio esentziak Bi orduko irteera sendabelarrak ezagutu eta izendatzeko 
      • Larunbata - 9:30 - 11:30 / 12:00 - 14: 00
      • Igandea - 10:00 - 12:00 / 12:30 - 14:30

  • Bi libururen aurkezpena eta haritzaren ezkurrak eta landare basati jangarrien ezaugarrien eta erabileraren solasaldia . Bi orduko irteera basalandare jangarriak ezagutu eta izendatzeko. Cesar eta Sofiarekin.
    • Larunbata - 10:00 - 11:30 / 12:00 - 14: 00

  • Haritz ezkurrak eta landare basati jangarrien sukaldatzea.
    • Prezioa: 10€
    • Plater desberdinak, saltsak, pateak, . Ezkur ogia, ezkur hanburgesak (Ezkurburger). Sofia eta Cesarrekin. Arratsaldean sukaldatutakoa gauean afaltzeko aukera izango da.
      • Larunbata - 16:30 - 20:00

  • Eguna amaitzeko musika zuzenean eta giro aparta

Asteburu osoan:

  • Landareak ezagutzeko irteeratan markatu eta izendatu egingo dira asteburuan zehar edozeinek ikusteko aukera izan dezan.

  • Cesar Lerma eta Sofia Armenterosen liburuak erosteko aukera izango da:
    • "Manual de cocina bellotera" haritz ezkurra nola bildu, lehortu, garraztasuna kendu, irina egin, errezeta desberdinak,
      • Prologoa Felix Rodrigo Mara.
    • "Usos de 113 plantas silvestres de los campos Norteños": Landareen deskribapena, nola ezagutu, ezaugarriak, erabilerak, errezetak,

  • Larunbata eta Igandeko bazkarirako aurretik izena eman behar da, baita larunbateko afarirako ere.

  • Larunbateko afarian bi aukera izango dira:
    • Afari begetarianoa: (Arratsaldean sukaldatutakoa) 10€
    • Afari ez begetarianoa: 20€

  • Bestalde, Abaetxe jatetxeak ere ateak zabalik izango ditu asteburu guztian. Abaetxe: 943 650234

  • Ikastaro guztietan aurretik izena eman beharra dago. Kopuru mugatuak
    • Izena emateko: Watsappez 635 750 835

Lotura interesgarriak:
Tolosako Udala
Bedaio-ren facebook-a

euskera-castellano

Envíanos tu evento