>
Beste ekitaldi batzuk

Bertso Musikatua: "Ez da kasualitatea"

Bertso Musikatua:
Errenteria
Lekua. Errenteria
Data. 2020ko Abuztuaren 8a
Ordua. 12:30h
Prezioa. Entrada libre

Ez da Kasualitatea bertso musikatuen saioa.

  • Bertsolariak: Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Eli Pagola.
  • Aurkezlea: Amaia Agirre.

"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). "Ez da kasualitatea"ko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu "Ez da kasualitatea": umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira. Hortik izenburua,oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu "Ez da kasualitatea": umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Tokia: Pontikako frontoian (eguraldi txarra bada, Beraungo frontoian izango da).

Oharrak: Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.

Gonbidapenak: Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 30ean, goizeko 09:00etan jarriko dira eskuragarri.

  • Non?:
    • ONLINE: https://bibe.me (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte).
    • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a) (agortu arte edo abuztuaren 6eko 12:00ak arte).
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.

Ekitaldian:

  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa. Aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat.
  • Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

Lotura interesgarriak:
Lankuren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento