>
Turismoa

Bisita - MATER Itsasontzi Museoa

Bisita - MATER Itsasontzi Museoa en Pasaia
Pasaia
Lekua. Mater Museoa
Data. 2024ko Urtarrilaren 1tik
2025ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. 5,00 / 7,00 ? €
OrganizaMater Museoa

MATER atun-ontzian, gaur egun itsas eskola bihurtuta, Kantauri itsasoan zeharkaldi batekin gozatu.

MATER Museoa Kantauriko egurrezko atunontzi klasikoa da,
teknika tradizionalekin eraikitako azkena. Arrantza egiteari utzi
zionean, desguazatzeko zegoela, Itsas Gela elkarteak berreskuratu zuen,
euskal arrantzaleen bizimodua eta itsas ingurugiroaren babesaren
garrantzia hedatzera dedikatzen den museo ibiltarian bihurtuz.

 
Museo berezi honek Pasaiako badian du bere
egoitza (Gipuzkoan), bertan itsas kultura eta ingurugiroa jorratzen
duten hainbat jarduera burutzen ditu: tailer didaktikoak, ingurugiro
sentsibilizazio kanpainak, kosta txangoak... Horiek guztiek MATER Museoa
bizirik dagoen benetako itsas ondare bilakatzen
dute.

BISITA MOTAK

Bisita arrunta - Arrantzalearen
bizimodura hurbilduko gara ontziaren txokoak bisitatuz: kapitainaren
zereginak, arrantza teknikak, sukalde eta logelak...
       

Bisita jostagarria - Bisita arruntari itsasoa zaintzen ikasteko jolasak gehitzen zaizkio arrantza eta ingurumen gaiekin.
     

Bisita MATER - Ordutegi
barruan eskeintzen dena. Bisita berezia hegaluze eta txakoli aperitibo
eta guzti duena.

Bisita neurrira - Taldearen
beharretara egokitzen den bisita , iraupen eta edukiak kontutan hartuta.


MATER
Museoa -
Arraunlari kalea z/g - 20110 Pasaia (Gipuzkoa) -
+34 619 814 225 / info@matermuseoa.com

Lotura interesgarriak:
Bisitak

euskera-castellano

Envíanos tu evento