>
Turismoa

Bisita gidatua: Larraondoko Zerrategi Hidraulikoa

Bisita gidatua: Larraondoko Zerrategi Hidraulikoa en Zerain
Zerain
Lekua. Turismo Bulegoa
Data. 2025ko Urtarrilaren 1tik
2025ko Abenduaren 31ra

Ordua. 11:30
OrganizaZeraingo Udala

Asteburu eta jaiegunero Larraondoko zerrategi hidraulikora bisita gidatuak burutzen dira. Bisita burutu nahi duenak eguerdiko 12tan Zeraingo Turismo bulegora gerturatu besterik ez du. Nahi izan ezkero bisitak AizpeaKo meategietara jarraituko du.

Larraondoko zerrategia

Denboran zehar, uraren indarrari erabilera ugari eman zaio Euskal Herrian, eta Zeraingo Larraondoko Baserrian ere, uraren indarraz baliatzen ziren zerrategiko lanak egiteko.

1890. urte inguruan eraikia, Larraondoko zerrategia Zeraingo mendietan jaiotzen den Lasurtegi errekatxoko urez baliatzen da eta gaur egun ere eraiki zeneko ezaugarri eta berezitasunak mantentzen ditu.

Zerrategiko lana Larraondo baserriko biztanleek burutzen zuten, baserriko lanaren osagarri. Hori dela-eta, negu-udaberri garaian lan egiten zen batez ere bertan: baserrian lanik gutxien zutenean eta errekatxoak ur gehien zekarrenean.

1960. urte inguruan utzi zioten Larraondoko zerrategia erabiltzeari. Geroztik erreka bazterrean iraun du isilean baina, oraindik ere, bere mekanismo zaharkituak lanean ikus daitezke.

Bertaratu nahi duen edonork asteburu eta jaiegunero eguerdiko 11:30etan, Zeraingo Turismo Bulegora gerturatu besterik ez du (gainontzeko egunetarako aurrez hitzordua hartu behar izaten da). Nahi izanez gero, segidan, Aizpeako meategietara jarraituko du bisita gidatuak.

Lotura interesgarriak:
Zerain - Bisita gidatuak
Zerain - Larraondoko Zerrategi Hidraulikoa

euskera-castellano

Envíanos tu evento