>
Turismoa

Bisita gidatuak - Hiruzta Txakolina

Bisita gidatuak - Hiruzta Txakolina en Hondarribia
Hondarribia
Lekua. Hondarribia
Data. 2025ko Urtarrilaren 1tik
2025ko Abenduaren 31ra

Ordua.

Hiruzta txakolindegia Hondarribian dago. Rekaldetarron egia bihurtutako ametsa da, txakolinaren zale amorratuak baikara. Gogotsu eta ilusioz beteta, txakolina egiteko mende luzetako tradizioa berreskuratu dugu Hondarrabi zuri mahatsondoaren sorleku den hiri honetan.

Jaizkibel mendiaren magalean egonik,  Frantziatik oso gertu, upategiaren kokalekua paregabea da. Hala,  ardogintza-turismoak Hiruzta du Euskadira sartzeko ate.

Hiruztara bisita gidatua egitera etorriz gero,  upategiaren historia ezagutuko duzue; hots, zer-nolako lotura izan duen  hiriarekin. Horrez gain, inguratzen duten mahastiez gozatuko duzue, eta  txakolina egiteko prozesuari buruzko azalpenak jasoko dituzue. Rekaldetarrok  urteko egun guztietan aritzen garenez upategian lanean, ziurrenik gutako  norbaitekin topo egingo duzue, bisitaren tarte batean.

Bisita gidatuari amaiera ezin hobea emateko,  Hiruzta txakolina dastatuko duzue, bertako zenbait produktuz osatutako  janaurreko bikainaz lagunduta.

Jatetxea:
Hiruztako jatetxea, Topara, leku  paregabea da upategiak eskaintzen dituen menuak dastatzeko, Aiako Harrien bista  ederrez gozatzen. Leku ezin hobea da lagunekin edo familiarekin biltzeko.  Eskaintzen ditugun menuak aldatu egiten ditugu, sasoiko produktuen arabera.  Jatetxeak 80 lagunentzako lekua du.
Ordutegia: Asteazkenetik igandera, irekita.  Astelehen eta astearteetan, itxita.
Janaurrekoak, 11:00etatik aurrera.
Aldez aurretik erreserbatzea komeni da.

Bodega Hiruzta
Barrio Jaizubia, 266 - 20280 - Hondarribia (Gipuzkoa) - Tfno.: 943 10 40 60 / Email: reservas@hiruzta.com
GPS: 43° 20" 58"" N 1° 49" 25"" W

Lotura interesgarriak:
Getariako Txakolina

euskera-castellano

Envíanos tu evento