>
Artea

Chillida Leku

Chillida Leku en Hernani
Hernani
Lekua. Chillida Leku Museoa
Data. 2023ko Urtarrilaren 4tik
2023ko Abenduaren 31ra

Ordua. 10:00 - 17:00
Prezioa. 6,00 / 12,00 ? €
OrganizaChillida Leku Museoa

CHILLIDA-LEKU Eduardo Chillidaren (Donostia 1924) obra biltzen duen aire zabaleko museoa da. Museoa Zabalaga baserriaren, Hernanin (Gipuzkoan) 1594an eraikitakoaren, inguruan dago antolatuta.


Donostiatik 10 kilometro ingurura dagoen paraje horretan tamaina handiko 40 eskultura daude ikusgai 12 hektareako zelai batean. Horrezaz gain, tamaina txikiko ehun bat obra eta marrazki ikus daitezke, 50 urteko lanari esker sortutakoak. Horiek zaharberritutako baserriaren barruan daude erakusgai.

Herri honetan bertan ekin zion Eduardo Chillidak 1951an bere lanari, Parisko esperientzia laburraren ostean bertan jardun baitzuen errementari baten sutegian.

CHILLIDA-LEKU edo Zabalaga errealitate bihurtu da. Marko bilakatu da euri, lur, argi eta airerako. Chillidak ez ditu Zabalagako inguruak, logelak, sukaldeak, ukuiluak eta abar berriztatu. Zaharberritzeko, Chillidak guztia atera du eta, horrela, baserriaren espazioa sortu du, eskultura bihurtu du.

Chillidak euskal baserriaren arnasa erakutsi digu (baserriaren hauspoak), baita horren argia eta bizi-dimentsioa ere. Baserriaren barnealdean aurkitu du bere eskulturaren funtsa, arkitektura heterodoxoaren bila zebilela. Zabalaga ez da museo-eremu soil bihurtu, Chillidaren eskultura-espazio baizik. Agerian utzi du bere funtsa, bere barnera biltzeko gaitasuna. Zabalaga baserriaren barnealde hustuan dago Tindayako lehen maketa, bertara bildu eta paisaia barrutik ikusteko eta oroitzeko lekua: hutsartea espazio biltzaile gisa, XX. mendeko eskulturako funtsezko kontzeptuari jarraiki.

Geografia-inguruneak materiala ez ezik, markoa ere eskaintzen dio Chillidari, bertan bildu ahal izateko 1948az geroztik egindako eskulturaren gaia: mugak eta horien arteko harremanak, giza eskala. Euskal mendiko espazio honetan eta bertako hamabi hektareetan burdina eta lurra, oxidoa eta euria ikusten irakatsiko digu Chillidak, baina guztiaren gainetik denbora espazioaren dimentsio dela hautematen erakutsiko digu.

Haizearen Orrazia egin zuenean Chillida saiatu zen jada, Donostiako harkaitzen gaineko hiru altzairu-egitura horien laguntzaz, itsasoari bere indarraren esanahiaz galdetzen. Gernikan, berriz, Gure Aitaren Etxea, euskaldunon haritz zahar eta santutik eta Juntetxetik berrehun bat metrora lehorreratutako ontzia dugu. Zeruertzaren Gorazarrea (Elogio del Horizonte) lanarekin atrila jarri zuen Gijongo talaian hodeiertzaren liburua irakurtzeko. Zabalaga baserrian, aldiz, herriko arkitekturak arnasa hartzeko duen moduaz mintzatzen zaizkigun espazioak ireki ditu. Chillidarentzat natura ez da ekintza artistikoaren euskarria, berorren aukeraren muina eta eskakizuna baizik.


Lotura interesgarriak:
Sarrerak on line - Chillida Leku

euskera-castellano

Envíanos tu evento