>
Turismoa

Cristina Enea: Ingurumen Baliabideen Etxea

Cristina Enea: Ingurumen Baliabideen Etxea en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Cristina Enea: Ingurumen Baliabideen Etxea
Data. 2026ko Urtarrilaren 1tik
2026ko Abenduaren 31ra

Ordua.
OrganizaDonostiako Udala

Ingurumen Baliabideen Etxeak, Kristinaenea parke historikoko Mandasko Dukearen jauregian kokatuak, argi erakusten du gure nahia: Donostia erreferente hiria izatea parte hartzea sustatzen duten iraunkortasun politikentzat.

Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Zentroak iraunkortasun orokorraren aldeko norabide-aldaketa sustatu nahi du heziketaren eta sentsibilizazioaren udal eremutik, eta era horretan, jarduerak aldatu daitezela erraztuko duten oinarriak jarri hainbat gizarte-eremutan. Hala, bere heziketa-programak, baliabide didaktikoak eta sentsibili- zazio-ekintzak hiru ardatz garrantzitsuren inguruan antolatuko dira: hartzaile guztiak oro har, hartzaile profesionalak eta, azkenik, hartzaile ikasleak, etorkizunerako erronka gisa.

Ingurumen Baliabideen Etxean kokatzen da Cristina Eneako Dokumentazio Zentroa, non ingurumenarekin, jasangarritasunarekin edota mugikortasunarekin lotutako liburu eta argitalpenak kontsultatu eta maileguan har daitezken. Dokumentazio Zentroa Donostiako udal liburutegien sarearen baitan dago, eta bere funtsen bilaketa hemen egin daiteke.

Helbidea eta harremanak: Mandasko Dukearen pasealekua, 66. 20012 Donostia-San Sebastián
T: 943 453 526 / E: cristinaenea@donostia.eus

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:30-18:00*
Larunbata: 10:00-14:00 / 15:00-19:00
Igande eta jai-egunak: 10:00-14:00

(*) Ordubete gehiago ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean.

Lotura interesgarriak:
Informazio Gehiago

euskera-castellano

Envíanos tu evento