>
Eszena

Dantza Ikuskizuna: "BLUR#1"

Dantza Ikuskizuna:
Donostia-San Sebastián
Lekua. Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
Data. 2019ko Maitzaren 20a
Ordua. 19:00
Prezioa. Gonbidapenarekin/Con invitacin €
OrganizaDonostia kultura

Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, Coletivo Qualquer konpainiak "BLUR#1" dantza ikuskizunaren entsegu ireki bat aurkezten du.

Dantzari profesionalek nola entseatzen duten ikusi duzu inoiz? Koreografoak eszenatokian nola sortzen duen ikusi nahi duzu? Horrela bada, etor zaitez Coletivo Qualquer konpainiraren BLUR#1 lan koreografikoaren entsegu irekia ikustera. Sarrera doan da, baina bertarako ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba egitea eta baieztapena jasotzea.

  • Kontzeptua, Koreografia eta
    Performancea
    : Ibon
    Salvador
  • Zuzendaritza:
    Luciana Chieregati
  • Argien
    diseinua
    : Leticia
    Skrycky
  • Irudi-imaginazioa:
    Camila Téllez
  • Soinu
    Sorkuntza
    : Leticia
    Skrycky
  • Jantziak:
    Coletivo
    Qualquer
  • Abestiak:
    conSogro (Myriam RZM), El mejor
    Cumpleaños
    (Carmen Sandiegoren jatorrizko
    abestia)
  • Ekoizpena:
    Azkuna Zentroa, Dansateliers Rotterdam, Asociación
    Artístico Cultural
    Luciérnaga
  • Eskertzea:
    Karlos Martinez B, Kim Hoogterp, Eduardo Zallio, Joseph
    Simon

Argi bakar bat, beti ere txikia,
mugimenduaren ikuspegi lausoa ilunantzean dagoen espazio batean. Ilunean
garatzen den korporaltasuna. BLUR#1 Korporaltasun
garaikidea zalantzan jartzetik abiatzen da eta hori lortzeko
dantzariaren irudia, zati batean edo guztiz, desegitearen
kontzeptu-praktikan oinarritzen da. Honek eszenan kokatzen den
gorputzaren eta bere burua ikusgai egiteko, edo ez, duen moduaren
inguruan bat-bateko eztabaida sortzen du. BLUR#1
Azkuna Zentroa eta Dansatelier Rotterdam-en laguntzaz egindako dantza
lana da.

Gehienez, bi sarrera pertsona bakoitzeko. Plaza-kopurua mugatua da, eta onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.

OHARRA: Errerserba egiteko azken eguna maiatzaren 16a (14:00etan) da, osteguna.


Lotura interesgarriak:
Donostia Kultura
Coletivo Qualquer-en facebook-a
Victoria Eugenia Antzokia

euskera-castellano

Envíanos tu evento