>
Eszena

Dantza Ikuskizuna: "El Guardaespaldas"

Dantza Ikuskizuna:
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kursaal
Data. 2020ko Azaroaren 27tik
2020ko Azaroaren 29ra

Ordua.  
Prezioa. 55 / 45 / 35 / 30 / 25 ? €

Donostiako Kursaal auditorioan, LetsGo Company konpainiak "El Guardaespaldas" musikala aurkezten du.

Ekainerako erositako sarrerek azaroaren hitzordurako balio dute. Data berrian ezin baduzu joan, mezu bat bidali agenda@kursaal.eus emailera (itzulketa eskatzeko epea: 2020ko urriaren 31 arte).

Sarreren itzulketa erositako modu berdinean egingo da. Leihatilan erositakoak jarduera normalari berrekiten zaionean itzuliko dira.


Londreseko West End-en izandako arrakastaren ondoren, Espainian zehar egingo du bira abeslari baten eta haren bizkartzainaren arteko harremanari buruzko musikalak.
Erasotzaile batengandik babesteko, Rachel Marron superizarrak Frank Farmer kontratatzen du, bizkartzain bihurtutako agente sekretu ohi bat. Egoera kontrolatzea espero dute biek. Baina ez dute espero elkarrekin maitemintzea.

Thriller erromantiko zirraragarri bat da, eta erabateko arrakasta izan du Londreseko West End-en. El guardaespaldas musikalak klasiko ahaztezinen zerrenda luze bat biltzen du; besteak beste, "Queen of the night", "So emotional", "I wanna dance with somebody", "Saving all my love", "Run to you", "I have nothing" eta "I will always love you" ikonikoa, historiako abesti salduenetako bat.

1993an, filmak bi izendapen jaso zituen oscarretarako, biak abesti onenaren kategorian, "I have nothing" eta "Run to you" lanengatik.
Soinu-bandak lau izendapen jaso zituen Grammy sarietarako, eta hiru irabazi, tartean urteko albumarena.
Album hori inoizko soinu-bandarik salduena izatera iritsi zen mundu osoan: haren 48 milioi kopia saldu ziren, eta Diamantezko Diskoaren ziurtagiria jaso zuen. Gainera, "I will always love you" singlearen 19 milioi kopia saldu ziren mundu osoan (berez, Dolly Partonek grabatu zuen 1974an). Filmak izugarrizko arrakasta komertziala izan zuen: 410 milioi dolar bildu zituen mundu osoan, eta zinemaren historian diru gehien bildu duten 100 estreinaldien artean kokatu zen.

Ordutegia:

  • Azaroak 27: 18:00 - 21:30
  • Azaroak 28: 18:00 - 21:30
  • Azaroak 29: 18:00

Lotura interesgarriak:
Kursaal-en weba
Sarreren On Line Salmenta
El Guardaespaldas ikuskizunaren weba
LetsGo Company-ren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento