Dantzaldia: Zesuma taldea

Zizurkil Goiko Andra Mari jaien barruan, Zesuma talde albizturtarraren eskutik dantzaldia.
- Ander Malbadi (Trikitixa eta ahotsa)
- Xabi Malbadi (Panderoa eta ahotsa)
- Ander Zubillaga (Gitarra)
- Alberto Garces (Baxua)
- Etxahun Urkizu (Bateria eta ahotsak)
ZESUMA taldea 2009ko apirilean sortu zen Martxaundi V proiektuan parte hartzeko asmotan. Lehen urratsak Ander Malbadik (trikitixarekin) eta Izaskun Leizak (panderoan) eman zituzten hainbat erromeria bikote moduan eskainiz. Gerora Alberto Garces (baxua) hasi zen eta ZESUMA taldea sortu zen. Gerora pandero jole papera Xabi Malbadik hartu zuen. Horretaz gain bateria joz askotan lagun izan dute Egoitz Zelaia, Trikihots taldeko baterijolea. Lehen kontzertuetako lotsa gainditu ostean, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat herritan aritu dira bazterrak nahasten. Taldearen izenak ondo dioen bezala, mutil hauen " ze sumatuko" zain egoten dira. Kontzertu bakoitzean zelebrekeriaren bat eginaz: skoming-a, txapela dotoreak, eguzkitako betaurrekoak, ... Zer izango ote da hurrena?
Lotura interesgarriak:
Zesuma-ren facebook-a