Eszena
Debako Ezpata Dantza
San Roke egunean Santuaren irudia dantzari eta txistulariez lagundurik prozesioan San Roke baselizara igotzeko ohitura dago.
Herrian zehar geldiuneak egiten dituzte non dantzatu egiten dute. Baselizan meza ondoren, Debako Ezpata Dantza dantzatzen da (hemen ezpatak makila luze batzugatik ordezkatuak izan dira). Gero, prozesioan berriro ere herrira jaisten da, bertan burutzen diren geldiunetan dantzariek dantza egiten dute (Santa Kutz baselizako santuaren parean, San Roke Kalean eta Portu Kalean santuari egindako horma-zuloen aurrean).
Egitaraua 2025:
Abuztuak 16, larunbata. San Roke Eguna:
- 07:00: Diana musika banda eta Lizarrako gaiteroekin.
- 08:00: Entzierroa (18 urtetik gorakoentzat). La Ventana del Puerto ganadutegiko zezenekin (Tamames-Salamanca).
- Ondoren: Enbolatuak (16 urtetik gorakoentzat).
- 09:30: Herritarren agurra San Rokeri plaza Zaharrean.
- Ezpata-Dantza Gure-Kai dantza taldearen eskutik.
- Jarraian: Prozesioa San Roke ermitara.
- 10:30: Meza nagusia San Roke ermitan.
- 12:30: Aurreskua Foruen plazan, Gure-Kai dantza taldearen eskutik.
Lotura interesgarriak:
San Roke Jaiak - Deba
Debako Udala