>
Beste ekitaldi batzuk

"Dies Oiassonis": XVI. Erromatar Jaialdia

Irun
Lekua. Irun
Data. 2026ko Uztailaren 15tik
2026ko Uztailaren 19ra

Ordua.
OrganizaOiasso Erromatar Museoa

Oiasso Erromatar Museoak "Dies Oiassonis" Irungo jaialdi erromatarraren hamaseigarren edizioa antolatzen du.

Irun, Oiasso zaharra, historia berritzen duen Dies Oiassonis jaialdiaren edizio berri bat ospatzekotan da, aukera paregabea hiriaren iragan erromatarra gozatzeko eta biziberritzeko. Irundarrek eta bazter guztietatik etorritako jendeak Antzinaroaren agertoki bihurtuko dituzte hiriko kaleak egun batzuetan, historiak bizia hartuko du antzerkiaren, musikaren, gastronomiaren, artisautzaren, birsortze historikoen eta jende guztientzako hamaika jardueren bidez.

Dies Oiassonis egunak ondare arkeologikoa eta Oiassori, bertako portuari, termei, nekropoliari eta meategiei lotutako antzinako historia modu atseginean, hurbilean eta parte hartzailean ezagutzeko aukera dira. Eguneroko bizitzako eszenen erreprodukzioek, erromatar azokak, ikuskizunek eta kultur esperientziek aukera emango digute erromatarren munduko ohituretara eta bizimoduetara modu ludiko eta dibertigarri batean hurbiltzeko. Urtero bezala, Nivigium Isidis prozesioa, nabigazioaren babesle Isis jainkosaren omenezkoa, herritarren zuzeneko parte hartzearekin, protagonistetako bat izango da jaialdiaren baitan.

Gainera, berritasunez beteta heldu da 2026ko edizioa. Erromatar zirkuaz gain, San Juan Plazako hareatzak gladiadoreen borroka erreproduzitzen duten ikuskizunak hartuko ditu, aukera emango digute borroka horiek Inperioaren garaian benetan nolakoak ziren ikas dezagun. Oiasso Museoko plazan erromatar idazketaren eta argiztapenaren artearen mundu liluragarrian murgilduko gara, eta Antzinaroan liburuei eta agiriei forma ematen zieten materialen, tekniken eta sekretuen berri jakingo dugu. Gainera, jaialdiak erromatar jolasen eta jostailuen unibertsoari gune batzuk eskainiko dizkio, haurrak eta helduak orain dela bi mila urte nola jostatzen ziren erakutsiko digute, eta familia osoarentzako jarduera parte hartzaileak eskainiko dituzte.

Ez dute huts egingo antzerki ikuskizunek, esperientzia gastronomikoek, legionarioen destakamentuek, haurrentzako tailerrek eta Dias Oiassonis egunak Historia beste modu batean bizi nahi dutenentzat ezinbesteko hitzordu bihurtzen duten antzezpen historikoek.

Dies Oiassonis historia berritu nahi dutenei, bisitariei, komunikabideei, erromatar munduaren zaleei eta Oiasso zaharraren ondareaz gozatzeko, ikasteko eta harritzeko gogoz hurbiltzen diren familiei eskainitako jaialdia da.

Etorri eta gozatu kultura erromatarraz!

EGITARAUA 2026:

Uztailak 14, asteartea:

  • 20:00: Antzerkia: JASON Y LAS FURIAS
    • Lekua: Amaia KZ
    • Sarrera: 7 € (Turismo bulegoan eta irunkultura.sacatuentrada.es helbidean)
    • 12 urtetik gorakoentzat
    • Iraupena: 105 minutu

Uztailak 15, asteazkena:

  • 17:00-20:30: ERROMATAR PINTXOAREN IBILBIDEA
    • ERROMATAR AZOKA
    • Luis Mariano Plaza, Fermin Calbetón, Foren Karrika, Jenaro Etxeandia

Uztailak 16, osteguna:

  • 11:00-14:30 / 17:00-20:30: ERROMATAR PINTXOAREN IBILBIDEA
    • ERROMATAR AZOKA
    • Luis Mariano Plaza, Fermin Calbetón, Foren Karrika, Jenaro Etxeandia

  • 19:00: LEHIAKETA GASTRONOMIKOA

euskera-castellano

Envíanos tu evento