>
Zinema

Dock of The Bay. Zine Dokumental Musikatuaren Erakustaldia 2019

Dock of The Bay. Zine Dokumental Musikatuaren Erakustaldia 2019 en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Donostiako beste auzo eta guneak
Data. 2019ko Urtarrilaren 4tik
2019ko Urtarrilaren 12ra

Ordua.  
Prezioa.

Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia 12. ediziora iritsi da osasuntsu eta jarduera eskaintza zabalarekin. Urtarrilaren 7tik 12ra, donostiar zinema eta musika zaleen ezinbesteko topaleku bilakatu den jaialdiak hiriko hainbat egoitza hartuko ditu hogei dokumental inguru, hiru kontzertu, musikaren eta irudiaren inguruko mintegia eta zinema eta zuzeneko musika batuko dituen sail berria aurkezteko.

Hamaika hilabetez galdetu diogu gure buruari nor garen, zer jaialdi nahi genuen, norantz jo nahi genuen. Hamaika hilabetez jardun dugu behatzen eta aztertzen zine dokumental musikalaren nazioarteko egoera, gero eta proposamen ugariagoak biltzen ari dena, eta askoz ere ausartagoak gainera. Eta baliteke aurtengo hau izatea, 12 urteren ondoren, Dock of the Bay-ren ediziorik hausnartuena, aztertuena eta landuena.

Jaialdi bat den aldetik honaino ekarri gaituen esentziatik ihes egin gabe, edizio hau erronka berezi bat da, baita lehiaketa sailaren apustu bat ere, historiak kontatzeko modu berri horiek txertatzearen alde. Kontakizunak gure barruetan geratzea, kontakizun horiek gu harrituta uztea eta zine dokumental musikalari berari ikuspegi desberdinetatik heltzea, hori da gure asmoa. Horregatik ekarri nahi izan ditugu Dock of the Bay honetara begirada berri horiek, bizitzako historia liluragarriak zeharkatu eta zirrara egiten diguten formatuekin jolas egiten dutenak.

Forma narratibo berrien aldeko apustu horrek berak ere eraman gaitu Dock Live sortzera. Zinea eta zuzeneko musika batzen saiatuko den sail berezi bat, publikoari iheskorra den zerbait, berriz ere inoiz errepikatuko ez den zerbait behatzearen sentsazio hori eragiteko.

Gainera, joan den edizioan hasiera emandako bi sailak mantenduko ditugu: Perfect Day, urteko dokumental nabarmenenak eta sarituenak jasotzen dituena, eta Paint it Black, aurten .. (r)en atzerabegirako baten alde apustu egingo duena.
Gazteei zuzendutako publiko berrien sailarekin ere jarraituko dugu, eta musikaren, literaturaren eta irudiaren arteko erlazioan pentsatzen jardungo dugu oraingo honetan ere, ikus-entzunezkoaren inguruko gure mintegian.
Edizio hau laburbildu genezake duela urtebete gure buruari egin genion galderaren erantzunarekin: Nor gara? Izaki bizidun batek bezala funtzionatzen duen jaialdi bat gara, bere bizialdian aldatzen doana, eta aurkitzen dituen historien hautaketarik onena zuei eskaintzea, beste asmorik ez duena, zuek zinean hunkiaraztea. Zerbait argi badugu, hau baita: hemen gaude apropos nahi dugulako egon eta zuek zaudetelako. Eta, batez ere, musikak eta zineak oso zoriontsu egiten gaituztelako.

Ongietorri, aurten ere, Dock of the Bay-ra.

DOCK OF THE BAY 12 IRUDIA

Duela zenbait hilabete, musika dokumentalen zinema jaialdi bat zergatik egiten dugun pentsatu nuen, zerk eraman gintuen hori egitera. Hasierako bultzada hori berreskuratu nahi nuen, garrantzitsuenera itzuli, dokumentalak modu sotil eta paregabean errealitatera, musikara eta emoziora hurbil gaitzan lortzeko ideiara.

Zerk liluratzen gaitu musika dokumentaletatik? Bizitza modu intimoan behatzeko edo obsesionatzen gaituenari buruzko zerbait gehiago jakiteko izaera vouyeur hori izango al da? Musikarekin erlazionatzeko modu hain eder hori izango al da?

Jorgerekin hitz egitean, aurtengo irudiaren bitartez jatorrizko ideia hartara, jaialdiaren jatorrira itzultzeko eskatu nion. Dock of the Bay jaialdirako musika dokumentalen kontzeptua berreskuratzea, nolabait.

Eta hauxe izan da emaitza, jaialdiak hartzen duen guztia jasotzen duen irudi eder hau. Jorgek berak honela definitzen du:

"Aurten, kontzeptu zinematografikoago bat bilatu dugu. Horretarako, argazkiaren aldeko hautua egin nuen, film baten frame bat izan daitekeen irudi bat bilatuz. Jaialdiaren kartelak osatzen dituzten argazkietan, eskuak dira protagonistak. Musika entzutean sentitzen ditugun sentsazioei buruz hitz egin nahi genuen, eta eskuak nola mugitzen ditugun, batzuetan espontaneoki, gure abesti gustukoenen erritmo edo melodiekin batera.
Eskuak desfokuratuta agertzen dira beti, mugimenduaren sentsazioa bultzatzeko eta modu abstraktuan instrumentuak irudikatzen dituzten atzeko pieza geometrikoetatik bereizteko. Azkenik, eskuen mugimendua irudikatzen duten geziak daude. Aukeratutako kolore fosforitoak kontraste polita egiten du zuri-beltzeko argazkiarekin, eta kartela deigarriago bihurtzen du".

Ez dakigu azaltzen zer sentiarazten digun musikak, eta ez dakigu oso ondo zergatik egiten dugun jaialdi hau, baina aurten ere dena prest dugu hori guztia berriro bizitzeko. Ongi etorri Dock of the Bay jaialdiaren hamabigarren ediziora.

Jorge Elósegui-Estudio Primo

EGITARAUA:

Urtarrilak 4, ostirala:

  • 19:00: Zine Aretoan - Tabakalera
    • Elle Belga + The Hill
      • Proiekzioa jatorrizko soinu-bandarekin. Elle Belgak konposatua eta zuzenean interpretatua.
        • Sarrera: 7 €

Urtarrilak 7, astelehena:

  • 19:30: Trueba Zinema
    • Rudeboy: a story of Trojan Records
      • Nicolas Jack Davies - Jamaika, Erresuma Batua 2018 - 86 min.
        • Sarrera: 7 €

  • 21:15: Trueba Zinema
    • Basahaideak
      • Elsa Oliarj-inès - Frantzia, Espainia 2018 - 60 min. (Opera prima)
        • Sarrera: 7 €

Urtarrilak 8, asteartea:

  • 19:30: Trueba Zinema
    • Milford Graves: Full Mantis
      • Jake Meginsky, Neil Young - Estatu Batuak 2018 - 91 min.
        • Sarrera: 7 €

  • 21:00: Kutxa Kultur Klub
    • Mursego + Respirar, correr, mirar
      • Virginia García del Pino - Espainia 2018 - 23 min.
        • Sarrera: Dohain
        • Proiekzioa jatorrizko soinu-bandarekin. Mursegok konposatua eta zuzenean interpretatua.

  • 21:15: Trueba Zinema
    • Hello Hello Hello : Lee Ranaldo : Electric Trim
      • Fred Riedel - Estatu Batuak 2017 - 76 min.
        • Sarrera: 7 €

Urtarrilak 9, asteazkena:

  • 19:30: Trueba Zinema
    • Lou
      • Usua Garin, Andrea Lopetegi Lopez, Izotz Barrio - Espainia 2018 - 59 min. (Opera prima)
        • Sarrera: 7 €

  • 20:30: Trueba Zinema
    • Aliens
      • Luis López Carrasco - Espainia 2018 - 23 min.
        • Sarrera: 7 €

  • 21:00: Kutxa Kultur Klub
    • La Habitación Roja + In the middle of Norway
      • Mia P. Salazar - Suedia 2018 - 38 min.
        • Sarrera: Dohain
        • Proiekzioa eta kontzertua akustikoan: La Habitación Roja (Jorge Martí eta Pau Roca).

  • 21:40: Trueba Zinema
    • Bixa Travesti
      • Claudia Priscilla, Kiko Goifman - Brasil 2018 - 75 min.
        • Sarrera: 7 €

Urtarrilak 10, osteguna:

  • 16:30-20:00: Z Aretoa, Tabakalera
    • 2019ko Dock Of The Bay Mintegia
      • Musika, irudia, kontakizuna

  • 19:30: Trueba Zinema
    • Cantares de una Revolución
      • Ramón Lluís Bande - Espainia 2018 - 79 min.
        • Sarrera: 7 €

  • 20:30: Dabadaba
    • Dabadadock - Kontzertua The King Khan & BBQ show
      • Sarrera: 10 €

  • 21:15: Trueba Zinema
    • La estrella errante
      • Alberto Gracia - Espainia 2018 - 67 min.
        • Sarrera: 7 €

Urtarrilak 11, ostirala:

  • 11:00: Antzoki Zaharra
    • I used to be normal: A boyband fangirl story
      • Jessica Leski - Australia, Estatu Batuak 2018 - 93 min.

  • 19:00: Trueba Zinema
    • Els ulls s"aturen de créixer
      • Javier Tomas Garcia Lerin - Espainia 2018 - 85 min. (Opera prima)
        • Sarrera: 7 €

  • 21:15: Trueba Zinema
    • O espírito de Pucho Boedo
      • Lois Patiño - Espainia 2018 - 66 min.
        • Sarrera: 7 €

  • 22:45: Trueba Zinema
    • Camarón: flamenco y revolución
      • Alexis Morante - Espainia 2018 - 104 min.
        • Sarrera: 7 €

  • 24:00: Convent Garden Kripta
    • Dock of the Bay Keler Festa - Axel Casas

Urtarrilak 12, larunbata:

  • 12:00: Trueba Zinema
    • Mientras el cuerpo aguante
      • Fernando Trueba - Espainia 1982 - 89 min.
        • Sarrera: 7 €

  • 16:45: Antzoki Zaharra
    • I used to be normal: A boyband fangirl story
      • Jessica Leski - Australia, Estatu Batuak 2018 - 93 min.
        • Sarrera: 7 €

  • 18:45: Antzoki Zaharra
    • My Generation
      • David Batty - Erresuma Batua 2018 - 85 min.
        • Sarrera: 7 €

  • 21:00: Antzoki Zaharra
    • Matangi Maya M.I.A.
      • Steve Loveridge - Estatu Batuak, Erresuma Batua 2018 - 96 min. Opera prima
        • Sarrera: 7 €

  • 23:15: Antzoki Zaharra
    • Studio 54 + Sari Banaketa
      • Matt Tyrnauer - Estatu Batuak 2017 - 98 min.
        • Sarrera: 7 €

LEHIAKETARAKO FILMAK

Basahaideak

  • Elsa Oliarj-inès-2018- Frantzia, Espainia-60 min-opera prima.
    • Zuberoko paisaia ederrak atze-oihaltzat ditugula, bertako abestien kulturan barneratzen gaitu Elsa Oliarj-Inèsek. Kulturari eta naturari dieten maitasunaz hitz egiten diguten kantak.

Lou

  • Usua  Garin, Andrea  Lopetegi Lopez, Andrea  Lopetegi Lopez, Izotz Barrio -2018 - Espainia-59 min-opera prima.
    • Lou Olangua 80ko urteetako euskal rockaren emakumezko lehendabiziko ahotsetako bat izan zen. Dokumental honek emakumeek Euskadiko eszenatokietan hartu zuten lekuari buruzko hausnarketa egiten du.

Hello Hello Hello : Lee Ranaldo : Electric Trim

  • Fred Riedel -2017-AEB -76 min.
    • Hello Hello Hello sortze prozesuaren historia da. Lee Ranaldo (Sonic Youth) Raül Refree ekoizlearekin urtebetez elkarlanean, Ranaldoren Electric Trim (Mute, 2017) albuma sortzeko lana, alegia.

La estrella errante

  • Alberto Gracia -2018- Espainia - 67 min.
    • 1984n, Los Fiambres punk taldeak kultuko disko bat kaleratu zuen: El lado oscuro del rocanrol. 30 urte geroago, Rober bidaian joango da Vigora lagun eta argazkilari Nachorekin elkartzera. Bertan jabetuko da dena aldatu dela denbora tarte horretan.

Bixa Travesti

  • Claudia Priscilla, Kiko Goifman-2018-Brasil -75 min.
    • Linn da Quebrada abeslari eta artista transgenero brasildarraren eskutik aurkezten zaigu gorputzaren eta bere irudikapenaren inguruko ahalmen eta ausardia handiko film hau. Pelikula dibertigarria, transgeneroa, feminista eta favelakoa.

Cantares de una Revolución

  • Ramón Lluís Bande -2018- Espainia -79 min.
    • Kantak, hitzak, lekuak. Nacho Vegasek ibilbide bat egiten du 1934ko urrian Asturiasko langile eta nekazarien altxamenduaren inguruko gertaera eta leku adierazgarrienetako batzuetatik.

Milford Graves: Full Mantis

  • Jake Meginsky, Neil Young-2018-AEB-91 min
    • Milford Graves perkusionista famatuaren erretratu filmatu honek bere sormen kaleidoskopikoa eta jakin-min nekaezina arakatzen ditu. Abangoardiako jazzaren aitzindari sortzailea, oraindik ere musika forma horren eboluzioan eragin handienetakoa izaten jarraitzen duen irudietako bat da gaur egun.

El ulls no sáturan

  • Javier Tomas Garcia Lerin-2018- Espainia -85-opera prima.
    • Miquel Serra musikari mallorcarraren erretratu intimoa eta emozionala: bere kantak, bere bizi-filosofia eta bere anaia Joanekin duen harreman estua. Palindromoei eta fede jauziei buruzko filma.

O Espírito de Pucho Boedo

  • Lois Patiño -2018- Espainia -75 min.
    • Novedades Carminhak hiru egun ematen ditu estudioan sartuta, XX. mendeko Galiziako herri musikaren hit handia berrikusi eta omentzeko: A Santiago voy. Hala, bertsio berri horren grabazio prozesuaren lekuko pribilegiatu izango gara.

PERFECT DAY
Lehiaketatik kanpoko atala da. Bertan, nazioartean nabarmenenak diren nazioarteko musika dokumentalen hautapen bat eskaintzen da.

I Used to be Normal(The Beatles, One Direction, Take that & Backstreet Boys)

  • Jessica Leski-2018-Australia, AEB -93 min.
    • Lau neskaren eta zenbait emakumeren historia harrigarria dugu hau; dibertigarriak, zintzoak eta argiak, boyband bati dioten maitasunagatik aldatu dituzte beren bizitzak. Haiek, eta The Beatles, Backstreet Boys, Take That eta One Direction dira protagonistak.

MATANGI  MAYA  M.I.A.

  • Steve Loveridge-2018-AEB Erresuma Batua -96 min-opera prima.
    • Bi hamarkadatan bildutako etxeko hainbat bideok uzten dute agerian M.I.A.ren bizitza, aurrena Londresen errefuxiatu bat zela, Sri Lankako gerratik ihesi, eta hurrena musikako izar bat bezala. Tarte liluragarriez betea, Mia bera bezala.

Aliens

  • Luis López Carrasco-2018- Espainia -23 min.
    • Tesa Arranzen erretratua ‒Madrilgo Movidaren funtsezko irudia eta Zombies taldeko abeslaria‒ bere egunerokoen, poemen, eskutitzen eta estralurtarren ehunka erretraturen bitartez osatua.

Rudeboys a story of Trojan Records

  • Nicolas Jack Davies -2018- Jamaica, Erresuma Batua-86 min.
    • RUDEBOYS Jamaikako eta Britainia Handiko gazte kultura elkar hartzearen sorburuei eta amodio historiari buruzko pelikula bat da. Historian izan den zigilu diskografiko ikonikoetako baten ikuspegitik ‒TROJAN RECORDS‒ osorik kontatua.

My Generation

  • David Batty-2018- Erresuma Batua -85 min.
    • Britainia Handiko zinearen ikono Michael Caine da "My Generation"-en narratzailea eta protagonista: 1960ko hamarkadan Londresetik egindako bidaia pertsonalaren historia zolia eta inspiratzailea. Kontakizun pertsonaletan eta artxiboko hartze bikainetan oinarritutako film luze dokumental honetan, Cainek bidaia bat egiten du denboran atzera Beatles, Twiggy, David Bailey, Mary Quant, The Rolling Stones, David Hockney eta beste zenbait izarrekin hitz egiteko.

Studio 54

  • Matt Tyrnauer-2017- AEB -98 min
    • 70eko urteetako hedonismoaren epizentroa izan zen Studio 54: izar ederren berealdiko imana, arauak berak zehaztuak zituen gehiegikeriaren babeslekua.

Camarón flamenco y revolución

  • Alexis Morante -2018- Espainia -104 min
    • 1950eko abenduaren 5ean jaio zen Camarón de la Isla, XX. mendearen bigarren erdian flamenko artera iraultza ekartzera deitutako ijitoa. Flamenkoaren puristek iraindua, bizi zela ere jainkotzat zuten ijitoek Camarón.

CHILDREN OF THE REVOLUTION

Zinea sarritan baliatu izan da disidentziaz konbentzioetatik kanpo mugitzen diren errealitateak erakusteko. Hala, dokumentala da nabarmen ahaleginean jardun duen generoa errealitate horiei jarraitzeko, errealitate horietatik tradizioz ezkutatu ohi dena gure begien aurrean erakustearren. Aurten aparteko hiru pelikula izango dira batera, Dock of the Bay-k prisma beraren pean elkartu nahi dituenak haiei irakurketa maila berri bat emateko asmoz. Camarón: flamenco y revoluciónek erakutsi egiten digu disidentziaz baliatu zela cantaor hura ortodoxiaren arau oro hausteko eta hegaldiari ekiteko ibilbide zeharo pertsonal batean. Matangi / Maya / M.I.A.k erakusten digun disidentzia abeslari britainiarrak ekindako bidea izan da, alfonbra gorriak zabaltzen duen erakusleiho distiratsuan Hirugarren Munduko errealitatea agerian uzteko. Cantares de una Revoluciónek erakusten duen disidentzia Nacho Vegas eraman duena da armada musikal, historiko eta antropologiko batean herri kantutegia erreskatatzera, ahanzturan geratutako hainbat eta hainbat iraultzatako batekoa, 1934an Asturiasen izandakoa.

PAINT IT BLACK
Lehiaketatik kanpoko atala da. Bertan, musika dokumentalen hautapenen atzerabegirako bat eskaintzen da.

Mientras el cuerpo aguante filmak Fernando Truebak Espainiako Trantsizioaren erdi-erdian Chicho Sánchez Ferlosioren irudira egindako hurbilketa jasotzen du: egiaz anarkista izandako kantautore bakarra eta erabateko jenioa, imajinatu dezakegun edozein muga gainditzeko gauza. Askatasun kanta bat da, eta erakutsi egiten ditu gertu antzeman ziren utopiak, komunitate baten eta herrialde oso baten eraikuntzan itxuraz mugarik ez zegoen urteetan. Espainiako zinemaren benetako klasiko hau, kultukoa, nekez aurkitu ahal izango duguna, Dock of the Bay-k eskaintzen digu bere atzerabegirakoan ispilu-joko baten moduan, Children of the revolution panoramika osatzen duten hiru pelikulen aurrean.

Mientras el cuerpo aguante

  • Fernando Trueba -1982- Espainia -89 min.
    • Chicho Sánchez Ferlosio kantautore eta filosofoaren bizitzara egindako hurbilketa bat bere abestien eta bere testigantzen bitartez. Artista jakin batzuen bizitzari buruzko oso hausnarketa pertsonala.

Dock Live
Dock live! sail berri bat da. Zuzeneko musika entzunez filmeen proiekzioekin gozatzeko aukera.

Urtarrilak 4

  • 19:00: JATORRIZKO SOINU-BANDA: Proiekzioa jatorrizko soinu-bandarekin. Elle Belgak konposatua eta zuzenean interpretatua The Hill (La colina) filmerako. Sidney Lumet, Erresuma Batua, 1965, 122". zine aretoan, Tabakalera.

Urtarrilak 8

  • 21:00: JATORRIZKO SOINU-BANDA: Proiekzioa jatorrizko soinu-bandarekin. Mursegok konposatua eta zuzenean interpretatua RESPIRAR CORRER MIRAR filmerako. Virginia García del Pino, Espainia, 2018, 20" . Kutxa kultur Kluban, tabakalera
    • Respirar, correr, mirar
      • Virginia García del Pino-2018- Espainia-23 min
        • ARNASA HARTZEA guri atxikita dagoen ekintza da, oharkabekoa, baina ezinbestekoa. Bizirik gaudela esan nahi du. Arnasa hartzea dena da, nolabait esateko.
        • BEGIRATZEA ere guri atxikita dagoen ekintza da. Ez da ‒arnastea bezala‒ hil edo biziko kontua, eta konplexuagoa da, modu desberdinak baitaude begira aritzeko: zeharka begira, arretaz begira, eta begien aurrean duguna ikusi gabe begira. Ikusmena da nagusi gure bizitzetan. Begiratzeko argia besterik ez dugu behar, pelikulak existitzeko ezinbesteko osagaia.
        • KORRIKA EGITEA borondatezko ekintza da, gainerako biak distortsionatzen dituena. Korrika goazenean airea falta zaigu eta distortsionatu egiten da munduaz dugun ikuskera, plano finkoak travelling bihurtzen dira eta gure entzumenak sumatu egiten ditu bihotz taupadak. Korrika egitea zinea egitea da. Korrika egiten duenarentzat ez ezik, korrika doanari begira ari zaionarentzat ere. Nora doa hain azkar? Zer gertatzen ari ote zaio? Trena galduko du? Norbait du atzetik segika?

Urtarrilak 9

  • 21:00: In The Middle of Norway- Mia P. Salazar -2018- Suedia -38 min
    • Proiekzioa eta Kontzertua akustikoan: La Habitación Roja ( Jorge Martí eta Pau Roca)
      • Sarrera libre, Kutxa kultur Kluban, tabakalera

  • In The Middle of Norway
    • Mia P. Salazar -2018- Suedia -38 min
      • Jorge Martí Aguasen bizitza bikoitza. La Habitación Roja taldeko abeslaria da eta Norvegian bizi da neguan. Bertan, gaixotasun kroniko batek erasotako bere emaztea zaindu eta Alzheimer eta dementzia duten pazienteentzako zentro batean lan egiten du.

SARIAK

Dock of the Bay jaialdiak bi sari banatuko ditu bere hamaikagarren edizioan.

Irabazleen izenak Antzoki Zaharrean jakinaraziko dira eta bertan egingo da sari banaketa, urtarrilaren 12an (larunbata), 23:15etan, jaialdiko azken proiekzioaren aurretik.

Sariak honako hauek izango dira:

  • Musika dokumental onenaren 2019ko Dock of the Bay saria
    • Lehiaketa ataleko film bati emango zaio saria. Epaimahaia zinemako kide nabarmenek osatuko dute eta horiek erabakiko dute film irabazlea.

  • Publikoaren saria
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria

IKUSLE BERRIAK SAIOA

Ekimen honen funtsezko helburua, hain justu, gazteak zinemaren mundura erakartzea eta musika dokumentalera hurbiltzea da. Ikasleei musikaren eta zinemaren plazera transmititu nahi diegu, eta azaldu zenbaterainokoa den horretan diharduten pertsonen grina eta ardura.

Emanaldirako hautatutako filma I Used to be Normal izango da.

  • Urtarrilak 11
  • Antzoki Nagusia
  • Ordutegia: 10:00 - 13:00
    • I Used to be Normal(The Beatles, One Direction, Take that & Backstreet Boys)
      • Jessica Leski-2018-Australia, AEB -93 min.
        • Lau neskaren eta zenbait emakumeren historia harrigarria dugu hau; dibertigarriak, zintzoak eta argiak, boyband bati dioten maitasunagatik aldatu dituzte beren bizitzak. Haiek, eta The Beatles, Backstreet Boys, Take That eta One Direction dira protagonistak.

KONTZERTUAK

Zuzeneko musikak beti izan du protagonismoa eta garrantzia Dock of the Bay-n. Hala, hainbat kontzertu eta festa egingo dira jaialdiaren baitan.

Urtarrilak 10

  • DabaDock
    • 20:30 Kontzertua King Khan and Bbq Show

Urtarrilak 11

  • 00:00 Dock of the Bay Keler Festa. Convent Garden Kripta. Axel Casas

Urtarrilak 12

  • DabaDock
    • 00:00 Dock of the Bay jaialdiaren amaiera festa, Dabadaban
    • 00:00 Sugar & Spice
    • 02:00 Miqui Puig
    • 04:00 Arbi Squas

MUSIKA DOKUMENTALEN JAIALDIA - DOCK OF THE BAY
2019KO URTARRILAREN 10EKO MINTEGIA

Musika, irudia, kontakizuna

"Neure buruari galdetzen nion ez ote zen musika izango hizkuntza, hitzen eraketa eta ideien azterketa asmatu izan ez balira arimen komunikazioa izan zitekeenaren adibide bakarra. Musika gauzatu gabeko aukera baten antzekoa da"
(Marcel Proust, Emakume gatibua)

0.1.    Segundo orratz bat / Binilo orratz bat

A aldeko hirugarren abestia Yesterday zen.

Aldirietako merkatu txiki batean aurkitu nuen bilduma, 2015eko berrargitalpenak atera baino askoz lehenago, ahalegin titanikoa zenean laurogei euro baino gutxiagoren truke aurkitzea Beatles taldearen binilo bat egoera onean zegoena. Disko osoa zegoen primeran, A aldeko hirugarren abesti hura izan ezik. Hori da bigarren eskuko diskoek duten ikur imitaezina: haiek berriz entzutean, aurreko jabe anonimoekin igaro zuten denbora ere entzuten duzu, nolabait. Yesterday, azken batean.

Objektu bitxia, disko tradizionala: erabiliz suntsitu egiten dugu, higatu. Ez da harritzekoa ordulariak bezain biribila izatea, eta, bide batez esanda, baita haiek bezain zorrotza ere. Zerbaitek huts egiten du, gu gure disko bilduma baino arinago zahartzen bagara.

Audiofiloek diote biniloaren soinura itzulita berreskuratzen duguna ez dela halako kalitate imitaezin bat edo nolabaiteko soinu aberastasuna. Gure iragana fenomenologikoki hautemateko modu oso zehatza berreskuratzen dugu, soinua esperimentatzeko modu jakin bat, beste inongo tresnatan erreproduzitu ezin dena. Hau da: gure iragana berrirakurtzeko erabiltzen dugu musika. Ricoeurrek ere esan zuen: testu bat irakurtzen dugunean, egiaz geure burua irakurtzen ari gara. 

02. Irudi bat / Kontakizun bat

Agian inozoa dirudi musika dokumentaletan berriz kontakizuna aldarrikatzea, noiz eta une honetan, non dena zatikatuta, likido eta desegituratuta saltzen den. Kontakizuna esatean, ez dugu esan nahi generoak, begiradak, kamerarentzako lekuak eta istorio jakin bat (talde batena, abesti batena edo kontzertu batena) muntatzeko moduak era klasikoan inposatzea, baizik eta ikuslearen esperientzia transmisio íntimo, konfiantzazko eta ongi zuzendu gisa antolatzea.

Musika dokumentaletan tokia dute pasioak edo ikaskuntzak, dena keinuan jokatzen baita: ziria hartzeko moduan, nota jakin bat bota aurretik airea hartzeko moduan edo foku azpian kokatzeko moduan. Busto hiztunak desagerrarazi, eta musikaren botere egiazkoa bueltan irudiari emango dion edozer gauza: Deleuze eta Guattariren ritorneloak, Jimi Hendrixen bakarkakoak, Wigango lokal batean Northern dantzatzeko talko hautsak. Keinua berreskuratzea, gure iragana berreskuratzeko: indibiduala, kolektiboa, asmatua, saldua, berpiztua.

Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren eskutik, "Musika, irudia, kontakizuna" izeneko Dock of the Bay mintegiak honako hauek aztertuko ditu: kontakizunaren egokitasuna musika dokumentaletan; dokumental horiek literaturarekin, antzerkiarekin edo arte ederrekin dituzten loturak; haien egiturak; haien anomaliak eta transmisioak. Azken batean, zinemaren bidez kontatu nahi dugu musika.

Aarón Rodríguez Serrano
Dock of the Bay mintegiaren koordinatzailea

PROGRAMA

  • 16:30 Marla Jacarilla: "Haien (gure) bizitzen halako historia bat. Musikaren eta kontakizunaren arteko erlazioa musika-dokumental biografikoetan".
    • Musika-dokumental biografiko batzuen pasarteetatik ibilbide subjektibo bat eginez, musikaren eta kontakizunaren arteko erlazioa aztertuko da, eta aldi berean lotura posibleak ezarriko dira dokumental desberdinetan kontatutako gertaera biografikoen eta geuk bizitakoen artean. Edo gauza bera esanda: Gerta daiteke gure lehenaldiko momentu jakinen batean guk ere sentitu izana hainbat interpretek eta konpositorek sentitu izandakoa, besteren artean, Oleg Karavaichuk, Nick Cave, Kurt Cobain, Elliott Smith, Nick Drake, Glenn Gould edo Kathleen Hannak? Eta horrela bada: Zer paper jokatu du musikak funtsezko momentu horietan?

  • 17:00 Lois Patiño: "Irudiaren oihartzuna"
    • Natura tenplu bat da, non zutabe biziek irteten uzten dituzten noizean behin beren hitz nahasiak; handik igaro da gizona sinboloz osatutako basoen artean eta begirada xume batez behatzen dute arretaz. Oihartzun oso luzeak balira bezala urrutian nahasiak batasun goibel eta sakon batean, gaua bezain zabal,
    • argitasuna bezala, elkarri erantzuten diete lurrinek eta koloreek eta hotsek.
    • Lurrin batzuk badira umeen haragiak bezain fresko, oboea bezain gozo, larreak bezain berde, eta badira beste batzuk ustel, aberats eta garaile, hedaduratik harago gauza amaigabeen jabe, musketa, anbarra, benjuia eta intsentsuaren jabe, arimaren eta zentzumenen garraioei kantu egiten.

  • Baudelaire, Korrespondentziak (Les fleurs du mal)
  • 18:00 Eduardo Guillot: "Autore, Autore"
    • Abstract:
    • Dokumental musikalaren historian zehar askotan izan dira tirabirak musikarien eta zinegileen arteko harremanean, kontakizuna bideratzeko modua aurkitzeko garaian. Esaterako, Rolling Stones eta Jean-Luc Godard edo Robert Frank; Fugazi eta Jem Cohen; Anton Newcombe eta Ondi Timoner... Egoen eta nortasun kontrajarrien borroka horrek sarritan baldintzatzen du filmaren eraikuntza eta, oso bereziki, ikuslearengana iristen den modua, muntaketa tartean dela. Nori dagokio rockumental baten azken autoretza? Zein neurritan nahiago izaten dute lan egin izar jakin batzuek haien ideologiei men egiteko gauza izango diren zuzendariekin? Zinegile batek nola erabiltzen du eskuartean duen material musikala, hain ahalmen handikoa, erakustetik harago joango den diskurtso pertsonal bat eratzeko?

  • 18:30 Elena Setien: "Bidaia lurraren erdigunera"
    • Sorkuntza prozesu gisa hartuta, "ni" artistikoa ezagutzeko benetako bidaia gisa. "Ni" hori izan liteke "zer" bat ere, "super ni" bat, "super zer" bat. Izan liteke "gu"bat edo "zuek" bat. Izan ere, non da definitzen gaituen muga? Non da gure artea definitzen duen muga? Harea mugikor horietan, ziurtasunik gabeko lurralde horietan barneratzea da kontua, gure "konfort gunetik" aterako gaituen horietan. Gero, berriro ere jabetzeko nor diren, nor garen, nor den "zer" hori, nor den "ni" hori.
    • Sorkuntza, prozesu eta bilaketa - zalantza eta ziurgabetasun gisa: premia bizi bat..

  • 19:00 Mahai ingurua modertzailea: Aarón Rodríguez Serrano

SARRERAK

EMANALDIAK

Trueba zinema aretoan emango diren filmetarako sarreren salmenta: leihatilak, Saderen webgunea eta jaialdiaren webgunea. www.gruposade.com

Antzoki Zaharrean emango diren filmetarako sarrerak: leihatilak, Donostia Kulturaren webgunea eta jaialdiaren webgunea. www.sarrerak.donostiakultura.com

www.dockofthebay.es

Saio guztien prezioa: 7 €

KONTZERTUAK

DabaDock

  • Urtarrilak 10-Konzertua: Khing Khan and BBQ Show.
    • 10€/15€
  • Urtarrilak 12-Larunbateko saioa Dabadaba, Dock of the Bay amaiera festa.
    • Dohainik  1:00ak arte, 11+kopa aurreratua, 15+kopa leihatila
  • Sarrerak hemen: dabadabass.com

DOCK LIVE

  • Urtarrilak 4
  • Urtarrilak 8
    • 21:00 Jatorrizko Soinu Banda- Respirar, correr, Mirar- Mursego
      • Sarrera libre
  • Urtarrilak 9
    • 21:00 In the Middle of Norway- La Habitación Roja
      • Sarrera libre

Antzoki Zaharreko Emanaldietarako

  • DJen saioak, emanaldi guztien hasiera ordua baino 30 minutu lehenago Antzoki Zaharrean

ANTOLAKUNTZA

DALE CREATIVIDAD, S.L. - QUALIA

BABESLEAK ETA LAGUNTZAILEAK

Babesleak

  • Keler
  • Kutxa Kultur
  • Súper Amara
  • Diego Besné
  • Convent Garden
  • El Cohete

Instituzioak

  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Donostiako Udala
  • Donostia Kultura

Jaialdiko Hotela

  • Okako Hotel

Lotura interesgarriak:
Donostiako Udala
Sarreren On Line Salmenta
Donostia Kultura
Dock of The Bay-ren weba
Qualia-ren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento