>
Zinema

Dokumentala: "Erraiak"

Dokumentala:
Aretxabaleta
Lekua. Zaraia Aretoa
Data. 2019ko Otsailaren 19tik
2019ko Otsailaren 20ra

Ordua. 19:00
Prezioa. 3 ? €

"Erraiak" dokumentalaren proiekzioa.

Kobazuloetatik datorkigun oihua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik  gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Arbasoen oihartzuna.

Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da "Erraiak" dokumentala. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egin dugu. Ze eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barrualdeko bailaren egunerokoan?

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Nondik dator irrintzia? Nola deitzen zaio Nafarroako mendietan, Gipuzkoako bailaretan edota Bizkaiko kostaldean? Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa?

Irrintzia ardatz izanda ekoiztu den&fnbsp;dokumental bakarra dugu hau, euskara hutsean grabatutakoa. Euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea. Goza ezazu!

  • Norentzat: Guztientzat
  • Iraupena: 33 minutu

Egunak eta orduak: Otsailak 19 eta 20, astearte eta asteazkena, 19:00etan.

euskera-castellano

Envíanos tu evento