>
Zinema

Dokumentala: "Mai da bai (eta ezetzik ez dago)"

Dokumentala:
Anoeta
Lekua. Mikelasagasti Auditorioa
Data. 2018ko Abenduaren 10a
Ordua. 19:00

"Mai da bai (eta ezetzik ez dago)" dokumentalaren proiekzioa eta ondoren solasaldia Garabide Elkarteko Txema Abarrategirekin.

Hogei urteko bizi esperantza ematen diote maputxeen mapudungun hizkuntzari. Gaur egungo haurrak heldu bihurtzerako, hila izan daiteke. Baina halabehar horren aurka ari denik ere bada, Mapazugulentuaiñ elkartea esaterako.
Biziberritze prozesu horretaz ari da, hain zuzen ere, "Mai da Bai (eta Ezetzik ez dago)" dokumentala. Garabideren eskutik, Imanol Eppherre, Eider Ballina eta Anne Baskaran Wallmapuraino gerturatu dira, errealitate hori pantailara eramateko.

euskera-castellano

Envíanos tu evento