>
Hitzaldiak

Donostia WeekINN, Berrikuntzaren Astea 2020

Donostia WeekINN, Berrikuntzaren Astea 2020 en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Donostiako beste auzo eta guneak
Data. 2020ko Urriaren 24tik
2020ko Urriaren 29ra

Ordua.  
Prezioa.

Donostia WeekINN, Berrikuntzaren Astearen 7. edizio honen leit motiva honako hau izango da: "Superaldaketak: pertsonak, teknologia eta elkarlana dira erantzuna".

Zer da Donostia WeekINN?
Berrikuntzaren Astea, Donostia WeekINN, Donostia Sustapenaren ekimen bat da, 7. edizioa duena dagoeneko, eta Helburu hauek dituena:

  • Berrikuntzaren garrantziaren inguruan Sentsibilizatzea.
  • Prestakuntza ematea eta ezagutzak Hurbiltzea, partekatzea, ikastea eta abar.
  • Berrikuntzara bideratutako askotariko eragileei Aitortza egitea eta horiek Ikusgarritasuna ematea.

Sustapenak apustu egiten du Berrikuntzaren alde, Donostia bezalako hiri baten eraldaketa eragile eta berezko jarrera eta printzipio bat den heinean, eta, espazio horren bidez, apustu hori bultzatu eta ikusgarri egin nahi du, Talentuan oinarritutako eredu bat sustatzeko. Puntu horretan, gakoa Sozializatzea da, eta herritarrengana inguratzea, ekosistema ikusgarri egitea eta Loturak sortzea hizkera eta formatu berrien bidez.

Nork sustatzen du
Berrikuntzaren Astea Donostia Sustapenaren ekimen bat da, hau da, hiriaren garapen ekonomikoa eta berrikuntza sustatzen duen Donostiako Udalaren sozietate publikoarena.
Berrikuntzaren aldeko apustua, Donostia Sustapenarentzat, gakoa da, eraldaketa sozial eta ekonomikoaren motorra, duela ehun urte baino gehiago eratu zenetik. Apustu horretan kritikoak dira honako alderdi hauek: ezagutza eta talentua, ekintzaileak eta enpresa berritzaileak, eta, Donostiaren tamaina kontuan hartuta, bertakoa bezalako ekosistema aberats eta dibertsoan elkarlana sustatzea.
Berrikuntzaren Astea, Donostia WeekINN, elkarlanean antolatzen da, enpresa berritzaileekin, teknologia eta ikerketa zentroekin, unibertsitateekin eta ikastetxeekin, eta zinemarekin, argazkigintzarekin, gastronomiarekin, zientziarekin eta kirolarekin lotutako beste entitate batzuekin.

Norentzat da?
Berrikuntzaren Astearen 7. edizioa hauei bideratuta dago:

  • Herritarrei, gure hirian enpresa eta proiektu berritzaileen, gure ikerketa eta teknologia zentroen bidez eta askotariko arloetako beste entitateen bidez garatutako berrikuntza guztia hurbiltzeko.
  • Enpresak eta profesionalak, ideia berritzaileak emateko, eta haien artean harremana izateko foroak sortzeko.
  • Ikastetxeak (eskolak, Lanbide Heziketako ikastetxeak eta unibertsitateak), talentu gaztearekin lantzeko berrikuntzari eta beste abilezia transbertsal batzuei lotutako gaitasunak entrenatzearen garrantzia, eta, gainera, gazte horiek hurbiltzeko enpresa ekosistema berritzaile batera, I+G+b eragileetara, eta aurrean ditugun erronka eta teknologia berrietara.

Superaldaketa, ustekabean gertatzen den baina gure mundua goitik behera aldatzen duen aldaketa bat, ezinezkoa edo zentzugabea eman dezakeen arren. Gizateriaren historian aldaketa eta superaldaketa ugari izan dira, mundua eta haren sarea gaur egun ulertzen dugun moduan ulertzera eraman gaituztenak.

  • Pertsonak: berrikuntza sortzen duten eragileak, teknologiari zentzua ematen diotenak eta hura erabilgarri egiten dutenak.
  • Teknologia: gizateriaren aurrerakuntzarako tresna gakoa.
  • Elkarlana: aldaketei eta erronka handiei modu kolektiboan aurre egiteko.

Teknologiak aurrera egiten laguntzen digu, eta, horretarako, pertsonak egon behar gara ekuazioaren erdian, baina batera, elkarrekin hobeto pentsatzen baitugu.

Horrenbestez, Donostia WeekINN 2020 asteak ere hiru kanaleko programazio hibridoa du, baita On/Off formatu malgua ere. Kalean eta hodeian egongo gara!
Hemen topatuko gaituzu:

  • 1. Sarean. Teknologian bermatuta, ezagutzaren ateak irekiko ditugu, adituen hitzaldiekin, eztabaidekin eta sareko jarduerekin.
  • 2. Kalea. Ezagutza eta erronkak kalera eramango ditugu, modu seguruan, sareko baliabideekin konektatutako ginkanen eta erakusketen bitartez.
  • 3. Topaketak Aurrez aurreko espazio seguru, goxo eta hurbilekoak izango dira, konektatzeko eta ikasteko.

Egitaraua:

Urriaren 24tik 30ra:

  • Ekitaldi Iraunkorrak:
    • Donostia: berrikuntzaren historia bat
      • Ezagutu itzazu gure hiriaren historia markatu duten faktore eta une gogoangarrienak. Ibili hiriko 6 gako-puntuetan zehar eta ebatzi, Errealitate Areagotuaren bidez, hiriaren bilakaera historikoa markatu duten erronka ezberdinak. Osatu prozesua aurrez aurre eta hartu parte hainbat sari dituen zozketan! Egin ibilbidea modu birtualean ere eta ezagutu Donostia gaur egun den hiria egitea ahalbidetu duten gakoak zeintzuk izan diren!

    • Erakusketa: emakume zientzialariak
      • Erakusketa honen helburua historian zehar oso garrantzitsuak izan diren emakume zientzialariak, batzuk ezezagunak, ezagutzera ematea da. Hirian zehar egiteko ibilaldi bat proposatzen dugu, zientzialari horien -zeintzuen lana ezinbestekoa izan den gizarteak aurrera egiteko- historia jasoko duten DBus-eko hainbat autobusetan.
        • Lekua: FNAC (San Martin Merkatal Gunea)

Urriak 24, larunbata:

Donostia: berrikuntzaren historia bat

  • Egun osoa
  • Hiriko hainbat puntu eta online
  • Elebiduna
  • Publiko guztiarentzat
    • Ezagutu itzazu gure hiriaren historia markatu duten faktore eta une gogoangarrienak. Ibili hiriko 6 gako-puntuetan zehar eta ebatzi, Errealitate Areagotuaren bidez, hiriaren bilakaera historikoa markatu duten erronka ezberdinak. Osatu prozesua aurrez aurre eta hartu parte hainbat sari dituen zozketan! Egin ibilbidea modu birtualean ere eta ezagutu Donostia gaur egun den hiria egitea ahalbidetu duten gakoak zeintzuk izan diren!

Urriak 25, igandea:

Donostia WeekINN escape web

  • Urriaren 29a arte
  • Egun osoa.
  • On Line jarduera
  • Izena eman behar da
  • Hezkuntza zentroak (Donostia Innovation Challenge)
    • Ez zenuen inoiz pentsatu horrelako zerbait gerta zekizukeenik. Berrikuntzaren Astean, eta zure taldearekin batera garatzen ari zaren sistemaren prototipoa prestatzen amaitzen zenuen bitartean, gure garaikoa ez den pertsona bat azaldu da zure begien aurrean... Ordubete baino ezin du gurekin egon, eta zure laguntza behar du berrehun urte baino gehiagoan errorez galdu diren artefaktu batzuk berreskuratzeko. Ekipamendu hori gabe, sortu zenetik ezin du berrogeita hamar urte baino gehiagoan mugitu, eta, beraz, 2070ean sortu zenetik orain (2020. urtea), da urrunen bidaiatu dezakeen urtea. Atzera kontua hasi da, denborak premiatzen du. Lagunduko diozu misioa betetzen?
      • Ekimen hau Europar Batasuneko Interreg Europe programak kofinantzatutako UrbanM proiektu europarraren jardueretatik abiatzen da.

Urriak 26, astelehena:

  • Donostia Minecraft Challenge
    • Urriaren 26tik 29ra
    • 09:00-11:00 eta 10:00-12:00
    • Euskara
    • Izena eman behar da
    • Hezkuntza zentroentzat
      • Esploratu Donostia Minecraftekin! Ezagutu programazioa, Santa Klara Uhartean gainditu beharreko erronkak ebaztearen bidez, Minecraften erreproduzituko direnak. Ebatzi logika-jolasak eta pasabide sekretuak, mapan aurrera egin ahalko duzu eta azken eraikuntza amaitzeko kutxak desblokeatuko dituzu; horrela, zure eginkizuna bete eta uhartetik hirira itzuli ahal izango zara!
        • Ekimen hau Europar Batasuneko Interreg Europe programak kofinantzatutako UrbanM proiektu europarraren jardueretatik abiatzen da.

  • Donostia Week INN 2020-en Aurkezpena
    • 12:00 a 13:00.
    • WEEKINN TV
    • Elebiduna
    • YOUTUBE-n zuzeneko emanaldia

  • Kontaktu baxuko ekonomia
    • 12:00-13:00
    • Webinar
    • Izena eman behar da
      • Covid19 ondorengo aroan ohitura eta arauketa berriez osatutako ekonomia ba egongo da, elkarrekintzetako kontaktu hurbila murriztean oinarritua, zeinak erakundeei eta bezeroekiko harremanari eragiten dion. Saio honetan, egoera berri honek dakartzan erronkak eta aukerak landuko ditugu. Alex Rayón Deustuko Ingeniaritza Fakultateko Kanpo-harremanak eta Etengabeko prestakuntzako Dekanordea eta Deusto BigData-ko zuzendaria da. Big Data eta Ekonomia Digitalaren aholkularia, hizlaria eta dibulgatzailea

  • START UP INN: Eguneko Start UP-a
    • Urriaren 29ra arte
    • Egunero
    • 15:00etarako
    • WEEKINN TV
    • Elebiduna
    • YOUTUBE zuzenean
      • Start Up INN atalean, Donostiako start up-ak ezagutuko ditugu. Aukera bikaina donostiar enpresa berritzaileak ezagutzeko..

  • Etorkizunerako gaitasun pertsonalak
    • 17:00 a 18:00.
    • WEEKINN TV
    • YOUTUBE zuzenean
      • Alicia Pomares, Humannova Taldeko Bazkide zuzendaria, izango da saioko protagonista nagusia eta Etorkizunerako gaitasun pertsonalak ezagutzera emango dituena. Une honetan bizitzen ari garen ikaragarrizko aldaketa honek are enfasi handiagoa jartzen du profesionalek etorkizunean garatu behar dituzten gaitasun pertsonaletan.

  • Harremanak online ezartzeko modu berriak
    • 19:30 a 20:30.
    • WEEKINN TV
    • YOUTUBE zuzenean
      • Ana Aldea lagun izango dugu harremanak online ezartzeko moduaren inguruan hausnartzeko. Fortniteko kontzertuak, Twitch bezalako plataformak edo duela gutxira arte ez zeuden irudiak, esaterako, youtuberrak. Teknologia berriek eragiten dituzten portaera, esperientzia eta harreman berrietan sakonduko dugu, gure gaztetxoak hain era naturalean bizi duten mundura gehiago hurbiltzeko.

Urriak 27, asteartea:

  • Real Sociedad Challenge
    • 11:00
    • Elebiduna
    • Izena eman behar da
    • 14-18 urte bitartekoentzat
      • Real Sociedad taldeari buruz hitz egitea Donostiari buruz aritzea da, eta alderantziz. Donostia ezin da Errealik gabe ulertu eta Donostia ere ez litzateke bera izango bertako jenderik gabe. Tandem bereizezin bat da, Erreala eta bere zaleak bezala, izan ere, txanpon beraren 2 alde dira eta beraien arteko konexioak futbolaz eta igandeko (edo tokatzen deneko) partidaz harago doan klub-proiektu bat eraikitzea ahalbidetzen du. Hori dela eta, Real Sociedadek eta Donostiak, Donostia Sustapenaren bitartez, VII. Berrikuntzaren Astearen testuinguruan, Errealaren arima eta motorra osatzen duten pertsonei erronka bat proposatzen die: berrikuntza eta gaitasunen (sormena eta talde-lana) garapen-programa baten bitartez, Erreala eurena sentitzen duten donostiar eta gipuzkoar guztien etxea izango den ilusio eta proiektu bat eraikitzen jarraitzea. Zertan datzan jakin nahi baduzu, urriaren 27an aurkeztuko dugu erronka.

  • Kanal Digitalak surfaren sektorean
    • 10:00-11:00
    • Webinar
    • Izena eman behar da
    • Sektoreko profesionalentzat
      • Unai Garcíaren eskutik, surfeko produktuak Internetez sartzearen erronken eta aukeren plataforma ezagutuko dugu, ikuspegi dibulgatzaile batetik. Unai García Single Quiver-eko gerentea da (surfeko oholak eta material gogorra gomendatzeko, pertsonalizatzeko eta saltzeko plataforma teknologikoa).

  • Covid ondorengo jatetxea: arrakastarako gako batzuk
    • 10:00-12:00
    • ON LINE jarduera
    • Izena eman behar da
    • Ostalaritzako profesionalak
      • Covid-19ren etorrera bultzagarria izan da ostalaritzaren sektorearentzat. Hori dela eta, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin elkarlanean arituz, Berrikuntza Gastronomikoaren Eguna hiru joeraren aurkezpenean oinarritu nahi dugu, argitalpen, ikerketa eta aditu ezberdinen arabera, datozen urteetako ostalaritza markatuko dutenak: jasangarritasuna, digitalizazioa eta branding-a. Covid-19ren etorrera bultzagarria izan da ostalaritzaren sektorearentzat. Hori dela eta, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin elkarlanean arituz, Berrikuntza Gastronomikoaren Eguna hiru joeraren aurkezpenean oinarritu nahi dugu, argitalpen, ikerketa eta aditu ezberdinen arabera, datozen urteetako ostalaritza markatuko dutenak: jasangarritasuna, digitalizazioa eta branding-a. Horretarako, honako hizlari hauek izango ditugu euren ezagutzak gurekin partekatzeko.
        • Gastronomia jasangarria, case study: k&co sustainable kitchen bar las tablas
          • Hizlariak: Jose María Sen eta Cristina Calvo - K&Co-ko gerenteak
        • Zure marka, identitatetik harremanera
          • Hizlaria: Pilar Domínguez, fundatzaileetako bat - Mandarina Brand Society-ko Sormen eta estrategia-zuzendaria
        • Benetako digitalizazioa, prozesu integratu bat
          • Hizlaria: Eva Ballarín, fundatzaileetako bat - Mandarina Brand Society-ko Sormen eta estrategia-zuzendaria
        • Ekimen hau Europar Batasuneko Interreg Europe programak kofinantzatutako Devise proiektu europarraren jardueretatik abiatzen da.

  • Super-aldaketa: teknologia eta datuak
    • 12:00-13:00.
    • WEEKINN TV
    • YOUTUBE zuzenean
      • Nuria Oliver izango dugu gurekin trinomio honetan sakontzeko: datuak, teknologia eta hiria. Hiri adimentsuetan murgilduko gara, teknologiak eta datuek hiriak modelatzeko duten gaitasuna aurkitzeko.

  • Ekitaldi handien etorkizuna
    • 17:00-18:00.
    • WEEKINN TV
    • YOUTUBE zuzenean
      • Ekitaldien etorkizuna, batez ere ekitaldi handiena, zabuka ibili da eta, egin ahal izateko, modu berriak asmatu behar izan dituzte. Eztabaida konplexu hau hurbildu nahi dugu Iñigo Iribarnegaray (Vocento), Joxean Fernández (Zinemaldia), Iñigo Argomaniz (Get IN) eta Begoña Larzabalen (Real Sociedad) tamainako gonbidatuekin

Urriak 28, asteazkena:

  • Donostia 2030: diseinatu izan nahi dugun hiria
    • 09:00-12:00
    • ON LINE jarduera
    • Elebiduna
    • Jarduera itxita
    • Unibertsitateentzako ekimenak
      • Nolako Donostia nahi dugu 2030ean? Dinamika honetan, hainbat unibertsitatek hiriarentzako irtenbide berritzaileen diseinuaren inguruan hausnartu eta lan egingo dute, diziplina anitzeko ekipoekin, Garapen Jasangarriaren 17 Helburuetara gehiago hurbilduko gaituztenak. Design Thinking eta Future Thinking metodologiei esker, Donostia hiri jasangarriago bat izaten lagunduko duten irtenbide berritzaileak osatzea lortuko dugu.
        • Ekimen hau Europar Batasuneko Interreg Europe programak kofinantzatutako UrbanM proiektu europarraren jardueretatik abiatzen da.

  • Europa: berrikuntzaren erronkak eta aukerak
    • 10:00-11:00
    • WEEKINN TV
    • YOUTUBE zuzenean
    • Enpresak
      • Europaren norabidearen inguruko hausnarketa: zeintzuk diren hurrengo hamarkadan aurre egin beharreko erronkak (eraldaketa digitala, Ekonomia berdea, gizarte-kohesioa, etab.) eta Europako maila ezberdinetan nola lan egitea planteatzen duen, erakundeetatik hiritarrengana
        • Ekimen hau Europar Batasuneko Interreg Europe programak kofinantzatutako Upgrade SME proiektu europarraren jardueretatik abiatzen da.

  • Klima-aldaketa eta nekazaritzako elikagaien sektorea
    • 10:00-11:15
    • Webinar
    • Izena eman behar da
    • Sektoreko profesionalentzat
      • Beste sektore batzuetan gertatu den bezala, COVID-19k eragindako pandemiak nekazaritzako elikagaien sektoreko digitalizazio-prozesua bizkortu egin du eta dagoeneko errealitate bat da. Aldaketa honek hobekuntzak ekarriko ditu sektorearentzat, lehiakortasunari dagokionez eta klima-aldaketaren eraginak arintzeari dagokionez ere. Hitzaldi honetan, teknologiak eta bere onurak aztertuko dira. Jorge García de Opazo nekazaritza digitalaren eta social media-ren mundura orientatutako Ingeniari agronomoa da

  • Lurralde Digitalak, adibidez, Estonia
    • 12:00-13:00
    • WEEKINN TV
    • YOUTUBE zuzenean
      • Estoniak eta bertako gobernuak zuzendutako estrategiak gobernuko zerbitzuen % 99 online izatea ahalbidetu dute. Horri buruz jardungo da Florian Marcus, zeinak e-estonia eta horren atzeko apustu sendoa aditzera emango digun. Hiritar digitalei buruzko eztabaida batekin amaituko ditugu jardunaldiak.
        • Europar Batasuneko Interreg Europe programak kofinantzatutako EcoRIS3 proiektu europarraren jardueretatik abiatzen da ekimen hau.

  • TX Topaketa: Atzerritarren begiradak Donostian eta donostiarrenak atzerrian
    • 13:00 - 14:30
    • Kursaal
    • Jarduera itxia, gonbidapenarekin
      • Hiriari, lanari, talentuari eta berrikuntzari buruzko eztabaida bat sortzean datza, esperientziak eta ikuspegiak partekatuz bi alderdirekin. Donostian bizi diren eta lan egiten duten atzerritarrak izango dira gurekin eta ibilbide profesionala atzerrian egiten ari diren donostiarrekin konektatuko dugu, eztabaida eta hausnarketa egun atsegin bat partekatzeko.

  • Hirien Diseinuaren Erronka
    • 17:00-18:00
    • WEEKINN TV
    • YOUTUBE zuzenean
      • Antzinako hizkuntza japoniarrez, Ma "tartean" bezala itzul daiteke, elkarren artean hurbil dauden gauza edo elementuen arteko espazioa. Horrela, Ma pertsonen, espazioen edota momentuen artean egon daiteke.

  • Emakume zientzilariak Atzo eta Gaur
    • 19:00-20:00
    • AQUARIUM
    • Elebiduna
    • Izena eman behar da
      • Hemengo eta oraingo bost emakume ikertzaile agertokira igoko dira euren buruak eta lanak aurkeztera, eta iraganeko emakume zientzialari aitzindariei omenaldi bat egitera, haien zientziarekiko ekarpena askotan ez baitzen garaiz aintzat hartua izan eta azkenean ahaztu egin baitzen. Iraganak eta orainaldiak bat egiten dute orain diren eta lehen ziren zientzialariak aldarrikatzeko eta inoiz izateari utziko ez dioten etorkizun bat eraikitzeko. Clara García Astrain & Rosalind Franklin, Joanna Lopez & Rita Levi-Montalcini, Naiara Rodríguez & Constance Tipper, Sara Barja & Mildred Dresselhaus, Silvia Bonoli & Vera Rubin.
        • Ekintza hau honako erakundeen laguntzarekin gauzatu da: CIC nanoGUNE, Materialen Fisika Zentroa CFM (UPV/EHU-CSIC), CIC biomaGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), Biodonostia, Tecnun-Escuela de Ingenieros, Ceit, POLYMAT y Elhuyar

Urriak 29, osteguna:

  • Merkataritzaren erronkak eta horien digitalizazioa
    • 10:00-11:15
    • Webinar
    • Jarduera itxita
    • Saltokiak
      • Tokiko merkataritzan eta ostalaritzan eraldaketa digitala bultzatzeko Digitalizazio Plana: ekintzak eta neurriak. DEVISE proiektuaren ekintza-plana kontrastatzea.
        • Ekimen hau Europar Batasuneko Interreg Europe programak kofinantzatutako Devise proiektu europarraren jardueretatik abiatzen da.

  • Laborategi konektatuak: finala
    • 10:00-11:00
    • ON LINE jarduera
    • Elebiduna
    • Jarduera itxita
    • DBHko 3.tik batxilergo 2. arteko ikasleek
      • Labsland-ek hezkuntza-zentroak eta munduko beste leku batzuetan dauden benetako laborategiak lotzen ditu, esaterako, Hego Afrika, Kolonbia edo Costa Rican. Gozatu ekipoekin programatzen eta aurrerapenak urrutitik probatzen zure robotarekin. Lehiatu beste zentro batzuekin eta iritsi Donostian ospatuko den finalera! Robotarekin proba ezberdinak hobekien osatzen dituen taldearentzat sari bat egongo da!
        • Ekimen hau Europar Batasuneko Interreg Europe programak kofinantzatutako UrbanM proiektu europarraren jardueretatik abiatzen da.

  • Merkataritzaren erronkak eta horien digitalizazioa
    • 14:00
    • Webinar
    • Izena eman behar da
    • Saltokiak
      • Digitalizazioa aldaketa sakonak eragiten ari da merkataritzan. Aldaketa hauetara egokitzen jakitea eta agertoki berri honek sortzen dituen aukerei probetxu handiena ateratzea ezinbestekoa izango da gure pymeentzat. Adituen eskutik, retail-aren sektorea norantz doan jakiteko aukera izango dugu eta eraldaketa honen ikuslea izan beharrean protagonista nola izan ikasiko dugu. Saio honetan, paradigma berrian bezeroak nola ezagutu eta beraiekin nola komunikatu ikasiko dugu, betiere, esperientzia holistikoak eskainiz, teknologiari eta kanal guztiei esker. Ponentzia hau Opinno berrikuntza-aholkularitzak dinamizatuko du, eta honako gai hauetan adituak diren mahai bat izango du: irtenbide teknologikoak, bezero berria eta Markeitng digitala.
        • Ekimen hau Europar Batasuneko Interreg Europe programak kofinantzatutako Devise proiektu europarraren jardueretatik abiatzen da.

  • Euskarabildua: Datuak, pandemia, pribatutasuna
    • 09:00-12:30
    • San Telmo Museoa
    • Euskara
    • Izena eman behar da
    • Sektoreko profesionalentzat
      • Jardunaldi dibulgatzaileak, 2012an sortuak, euskara eta teknologia elkartzeko helburuarekin. Hausnarketa eta hedapenerako espazioa, gizartean eragina izan nahi duten ekimen berritzaileentzat, eta euskal gizarteari eta euskarari aplikagarriak diren ezagutzak eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera bat eskaintzen duena. Aurtengo gaia zera da: Zer ari da gertatzen pandemian zehar gure pribatutasunarekin? Horren baitan, tailerrak, hitzaldiak eta mahai-inguru bat izango da.

  • Berrikuntza fraktala: dibertsitatea integratzea konplexutasuna nabigatzeko
    • 12:00-13:00
    • WEEKINN TV
    • YOUTUBE zuzenean
    • Pertsonak
      • Fraktalak naturan dauden objektu matematikoak dira. Artearen eta zientziaren artean, konplexutasuna sinpleki deskribatzen dute, maila ezberdinetan errepikatzen den azpiko eredua ezagutuz. Berrikuntza arrakastatsua sinplea izan behar da, beti erraza ez izan arren. Eta, fraktalekin gertatzen den era berean, maila ezberdinetan errepikatzen diren azpiko egiturak badaude? Hori da Jose Manuel Lecetak proposatzen duen tesia. Berritzea jendearen aldeko apustua egitea dela esaten du; ekintzailetza kontaktuzko kirola dela eta, bizitza bezala, ekintzailetza berritzailea bidaia bat dela. Bere lana fenomeno konplexu bati buruzko hausnarketa original bat da, eta konbentzituta dago berrikuntzara eta ekintzailetzara eramaten duten aldaketa-dinamikak ulertzen dituenak mundua pixka bat hobeto ulertuko duela

Urriak 30, ostirala:

  • Enpresa Berritzailea Sariak DonostiaINN
    • Maria Cristina Hotela
    • Elebiduna
    • Jarduera itxia, gonbidapenarekin
    • YOUTUBE zuzenean
    • DONOSTIA WeekINN
      • DonostiaINNek berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten enpresa donostiarrak aintzatesten ditu, eta enpresa-jardueraren eta ekimen publikoen arteko lotura estutu nahi du, hiriaren garapen sozioekonomikorako. Entregatu aurretik, aurreko urteetan saritutako enpresekin elkarrizketa bat izango dugu.

Lotura interesgarriak:
DonostiaINN-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento