>
Turismoa

Douglas Izea

Douglas Izea en Albiztur
Albiztur
Lekua. Albiztur
Data. 2024ko Urtarrilaren 1tik
2024ko Abenduaren 31ra

Ordua.

Zuhaitz hau Albizturko herriaren inguruan kokatua dago; hain zuzen ere, 40. Hamarkadan aldatu zen Douglas izeiki batean. Izeidiaren erdialdean, zaharragaoak eta handiagoak diren 20 bat ale daude, Gumersindo Azurmendik, 20. Hamarkadan landatutakoak; Azurmendi jauna izan zen Euskal Autonomi Erkidegoan zuhaitz espezie hau aldatzen aitzindaria.

Zuhaitz dotore hau, erreka baten ertzean dago. Luzera ikaragarria du: 55 metrotik gora- 16 pisuko etxebizitza, gutxi gora-behera- Enborra ere ikusgarria du: bi pertsonek, besoak luzatuta ezin dute besarkatu, eta hortik pentsatu!

Egotez, izei hau, Tolosako udalerrian dago, Albizturko mugatik gertu. Izeia dagoen tokira joateko, berriz, Tolosatik Azpeitira doan bidean, Albizturrera hartzeko bidegurutzetik aurrera 1,5 kilometro egin ondoren, ezkerrera hormigoizko bide bat hartzen da, segituan gora egiten duena. Mendi-hegalaren erdi paretik 20 bat minutuko oinezko ibilbidea egin ondoren, ezkerraldetik oinezkoentzako bide bihurri bat jarraitu eta han azaltzen dira zuhaitz erraldoi hauek.

 

euskera-castellano

Envíanos tu evento