Ekain Arte Lanak Galeria
Ekain Arte Lanak Galeria Donostiako Parte Zaharrean dago. Duela 5.000 urtetik gora, Madeleine aldian, gure arbasoek EKAIN haitzuloko barrunbe batean bi hartz marraztu eta zizelkatu zituzten silueta beltzez, bata txikia eta handia bestea. Bi hartz horiek, gure hiriko Parte Zaharraren bihotzean kokaturiko gune berritzaile eta sortzaile honen adierazle eta logotipo dira.
Urtean zehar, Erakusketa Aretoan artista desberdinen lanak txandakatzen ditugu
Ekain Arte Lanak Galeriak bi erakusketa gune ditu; Galeriako Fondoa eta Erakusketa Aretoa. Galeriako Fondoan eskulturak, argazkiak, pinturak eta lan grafikoak ditugu salgai, eta ia denak hemengo artistek sortutakoak dira.
Galería Ekain Arte Lanak - c/ Iñigo, 4 , Donostia-San Sebastián
Telefono - 943 421 729
Ordutegia
Asteartetik ostiralera: 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Larunbatak: 12:00etatik 14:00etara
Hitzordua eskatuta ere bai