>
Turismoa

Ekainberriko bisitaldia

Ekainberriko bisitaldia en Zestoa
Zestoa
Lekua. Ekainberriko informazio bulegoa
Data. 2022ko Urtarrilaren 1tik
2022ko Abenduaren 31ra

Ordua.  
Prezioa. 5,00 / 6,00 ? €

Ekainberriko bisitaldia ibilbide bat jarraituz egiten da, eta Ekain haitzuloko labar-pinturak egin zituen gizakia bizi zen paisaian eta ingurunean murgiltzen da bisitaria. Ekainberriko Informazio Bulegoan -Zestoako erdigunean- sarrerak jaso eta gero, bisitaria Sastarraingo bailaran sartzen da, eta inguratzen duen ondare aberatsaz jabetzen da. Ekainberri bisitatu ondoren, ibilbidea osatzeko, jatorrizko haitzuloaren sarrera bisita daiteke.

Ekainberrira iristean:

  • Zestoan, aparkaleku gisa prestatutako gunean, aparkatu behar duzue.
  • Bost minutu oinez egin Ekainberriko Informazio Bulegoraino, Zestoako erdigunean kokatua.
  • Bulegoan sarrerak jaso eta Sastarraingo bailaran barrena, Ekainberriko bidea hartu. Ibilbidea erraz egin daiteke 20 minututan.
  • Ekainberrira iristean, museoko arduradunen batek egingo dizue ongietorria harrera-gelan, eta jarraian, bisitari ekingo diogu.

Erreplikaren bisita gidatua eta erakusketara sarrera:

  • Erreplikaren bisitak 30 minutu irauten du. Bisita 20 laguneko taldetan egingo da eta beti gidari batek gainbegiratuko du.
    Erreplikaren ondoren, Euskal Herriko Labar-Artearen erakustaretora sartuko gara.
  • Bisitariak hala nahi badu, erreplika bisitatu aurretik edo ondoren sar daiteke areto honetara. Gune honetan, publikoa nahi adina denbora egon daiteke.

Jatorrizko Ekain haitzuloaren sarreraraino ibilaldia:

  • Ekainberri eta ingurunearen bisita modu bikainean bukatzeko, jatorrizko haitzuloaren sarreraraino (500 metrora, 10 minutura) hurbiltzea baino hoberik ez da. Kontserbazio-irizpideak direla eta, Ekain haitzulorako sarrera itxita dago.
  • Aparkalekuraino itzultzeko 30 minutu inguru behar dira.
  • Erreplikaren bisita ordu erdikoa izan arren, Ekainberriren ibilbidea osatzen duten elementuek (ikus jatorrizko haitzuloa, Sastarraingo bailara, Irikaitzeko aztarnategi arkeologikoa...) bisita hiru ordura arte luza dezakete. Ekaingo Madeleine aroko gizakien ingurunean murgiltzeko aukera aparta dela uste dugu Ekainberriko arduradunek, eta ibilbidea egitera gonbidatzen dugu bisitaria.

Ohar garrantzitsuak:

  • Nahitaezkoa da erreserba ziurtatua izatea Ekain haitzuloko erreplika bisitatu ahal izateko.
  • Ibilbidearen eta ingurunearen ezaugarriak direla eta, debekatua dago motordun ibilgailuekin sartzea. Museora oinez iritsiko da; horregatik, oinetako erosoak erabiltzea gomendatzen da.
  • Ibilbidea egiteko arazoak dituzten pertsonek ere izango dute sarbidea, beti ere aldez aurretik Informazio Bulegoari abisatuz gero.

Ordutegia:
Asteartetik igandera: 10,00etatik 18,00etara.

Sarrera: 6,00 euro. / Murriztua 5,00 euro / 6 urtetik beherakoak doain

Lotura interesgarriak:
Ekainberri - Ekain Haitzuloaren kopia
Bisita antzeztua: Agur Lili

euskera-castellano

Envíanos tu evento