>
Turismoa

Ekitaldiak Euskal Itsas Museoa - "Donostia, itsas hiria". Ibilbide historikoa donostia

Ekitaldiak Euskal Itsas Museoa -
Donostia-San Sebastián
Lekua. Untzi Museoa
Data. 2021ko Urtarrilaren 1tik
2022ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. 2,00 ? €
OrganizaEuskal Itsas Museoa

Museoko bi solairu nagusietan ikusgai dagoen erakusketa alde batera utzita, Untzi Museoak taldearen ezaugarrietara eta beharretara molda daitezken iharduerak, tailerrak eta ibilbideak eskaintzen

Itsasoari loturiko historia luzea dauka Donostiak. XIX. mendean turismoari begira jarri bazen ere, ordura arte itsas merkataritza, ontzigintza, arrantza eta aktibitate kortsarioak izan zituen ardatz hiriak. Donostiak gordetzen ditu, bere itsas historiari lotuta, oraindik ere uki daitezkeen ondare materialak. Horiexek deskubrituko ditugu ibilbide honetan.

Ibilbidea Bretxa inguruan hasi ohi dugu. Bertan harresien aztarnak aztertu, ikusi, hiriaren sorrerari eta garapenari buruz mintzatzen gara eta ondoren, Parte Zaharrean barrena, itsas historiarekin lotura duten hainbat espazio bisitatzen ditugu. Ostean moilan zehar jarraituko dugu eta Donostian aintzinan egon zen Itsas-Kontsulatuaren Dorretxean amaituko da ibilbidea (egun Untzi Museoaren etxea den honetan).

Iraupena: 90 min.
Norentzat: 2. DBHtik aurrera (Ibilbide egokitua ere badugu 10 urtetik gorakoentzat).
Prezioa: 2,00 € / pertsona

Lotura interesgarriak:
Programa pedagogikoa 2019-2021

euskera-castellano

Envíanos tu evento