Ekoetxea - Ibaiertzeko basoen inguruko erakusketa
Azpeitiko Ekoetxeak URA Uraren Euskal Agentziaren erakusketa ibiltaria hartuko du irailean eta urrian, "Erriberako basoa: ibaiaren babesa eta basabizitzaren babeslekua" izenburupean.
Erakusketa horren helburua da herritarrei hurbiltzea gure ibaienosasunerako funtsezkoak diren ekosistema horien balio ekologikoa etasoziala. Erakusketa argazkiz, infografiaz eta marrazkiz osatuta dago,eta ibaiertzeko basoek betetzen dituzten funtzio ekosozialenaniztasunari buruz sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi du. Aldiberean, basoen egiturari, funtzionamenduari eta lotutakobiodibertsitateari buruzko ezagutza hobetzen laguntzen du.
Gizakiaren jarduerak gehien aldatutako eta mehatxatutako habitatetakobat dira ibaiertzeko basoak. Hala ere, funtsezko zeregina betetzen duteibai ekosistemen orekan, biodibertsitate babesleku gisa jardunez etaingurumen eta gizarte onura ugari eskainiz. Besteak beste, ibaiertzahigaduratik babesten dute, sortzen duten itzalaren bidez urarentenperatura erregulatzen dute, uraren kalitatea hobetzen dute eta,ingurune urtarrari zein lurrekoari lotutako hainbat fauna eta floraespezieri habitata eta babesa eskaintzen diete.
Erakusketa 2 x 2 metroko sei kubotan banatutako 24 erakusketa panelekosatzen dute, dibond formatuan eginak, eta naturgune horiek eskaintzendituzten ekosistema zerbitzu nagusiak modu bisual eta didaktikoanaurkezten ditu.
Era berean, ibaiertzeko basoak babesteko, kontserbatzeko etaberreskuratzeko herritarren erantzukizun partekatua sustatu nahi duerakusketak, gogoraraziz ekosistema horien kontserbazio-egoera onaezinbestekoa dela ibaien osasuna eta gure inguruneareningurumen-jasangarritasuna bermatzeko.
Erakusketa doan bisitatu ahal izango da Azpeitiko Ekoetxean, datorrenurriaren 31ra arte.