>
Atari zabaleko ekintzak

El Pilar Martuteneko Kross Herrikoia

El Pilar Martuteneko Kross Herrikoia en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Martutene Auzoa
Data. 2026ko Urriaren 12a
Ordua. 10:00
Prezioa. 9,00 / 10,00 ? €

El Pilar Martuteneko Kross Herrikoiaren 33. edizioa egingo da. Luzera 6,6 kilometro izango dira.

1.- Trintxerpe atletismo taldeak, jaietako batzordearekin batera,  Martuteneko Herri Lasterketa antolatu du
Urriaren 12 rako, eta 16 urte beteak dituzten guztiek parte hartu ahal izango dute.

2.- Proga 6,6 km izango ditu, eta errepidean jokatuko da. Korrikalariek hiru itzuli egin beharko dituzte.

3.- Helmugako kontrola lasterketa hasten denetik 50 minutura itxiko da. Lasterketa bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.

4.- Izenaematea U 51 Y Laister krirolak edo www.herrikrossa.com 6,50 € en  egingo da, edo egun bertan 09:00etik 09:40era, probaren abiapuntuan, Martuteko Mendiburu gasolindegiaren parean. irteera 10:00 Ordua

Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

5.- Zenbakia bularraldean jarri beharko da, ongi ikusteko moduan.

6.- Antolatzaileek behar diren neurriak hartuko dituzte, lasterketan inolako gorabeherarik izan ez dadin. Horretarako, Udaltzaingoaren, Kirolarekin taldeko boluntarioen eta DYAren laguntza izango dute.

7.- Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.

8.- Antolatzaileek istripuetarako aseguru bat izango dute, lasterketako parte-hartzaileek min hartzen badute ere.

9.- Lasterketako parte-hartzaile guztiek, lasterketan izena emanda, onartu egiten dute araudi hau, eta lasterketan parte hartzeko sasoi egokian egon beharko dute.

Lotura interesgarriak:
Martutene Auzoa
Izen-emateak

euskera-castellano

Envíanos tu evento