Elkano, Mundubira Espazioa
J. S. Elkano, Lehen mundu biraren protagonista nagusia - Nor zen benetan Elkano eta nola iritsi zen erronka hura gidatu eta burutzera? Zer garrantzi izan zuen espedizio hark garai hartan? Nola eragin zuen historian eta gaur egun mundua ulertzen dugun moduan?
1.125 eguneko sufrimendu eta irmotasunaren ondoren, 1522ko irailaren 8an Sevillara (Espainia) iritsi zen Nao Victoria itsasontzia, hasiera batean Magallanesek gidatutako espedizio komertzialeko 5 ontzietako bat. Ontzian, helburua lortu zuten 21 itsasgizon ahitu zeuden: Lurraren beste muturretik, Moluka uharteetatik, espezia-karga baliotsua zekarten.
Getariako Juan Sebastian Elkano nabigatzailea zuen gidari itsasontziak, eta hark honako hau esan zuen: "Estimu eta beldur handiena eman behar duguna da munduaren biribiltasun osoa aurkitu eta inguratu dugula, mendebaldetik joan eta ekialdetik etorrita".
Nolanahi ere, halako lorpena egindagatik, ez dago Elkanoren garai hartako erretraturik, eta ez zaigu hari buruzko kontakizunik iritsi; bere jaioterriko egiteko moduek, ezagutzak eta itsasoak markatutako bizitza baten zatiak baino ez dauzkagu. Eta espazio honetan daude ikusgai, mundua aldatu zuen bidaiako kapitainaren eta, ondorioz, historiako nabigatzaile garrantzitsuenetako baten irudia eraiki dezagun.
Ongi etorri iraganari ikuspegi berri batekin begiratzera gonbidatzen duen erakusketa honetara.
ESPAZIOA
ITSASOARI EMANDAKO HERRIALDEA
Elkanoren garaiko Getaria ezagutzeko bidaia.
Euskal Herriko ontzigintza eta itsas ezagutza funtsezkoak izan ziren.
Pertsonak dira ardatza, eta bereziki emakumeen lana azpimarratzen da, askotan ikusezina izan dena historian.
LEHEN MUNDU BIRA
Espedizioari beste modu batean begiratzeko aukera.
Europako ikuspegi klasikotik harago, bisitatutako lurraldeetan izan zuen eragina aztertzen da, beste ahots eta ikuspegi batzuk barneratuz.
LEHEN MUNDU BIRAREN ONDAREA
Ibilbidea gaur egunera ekartzen du Getariako Lehorreratzeak, 100 urte baino gehiagoko ibilbidea duen antzezpen historikoak.
Denborarekin eboluzionatu du, eta 2022an, V. mendeurrenean, hausnarketa egin zen ekitaldia inklusiboagoa izan zedin, besteak beste Moluketako partaideen presentzia azpimarratuz.
ORDUTEGIA
Behe-denboraldia (urritik otsailera)
Asteartetik larunbatera (09:00-13:00)
Igande eta jai egunak (10:00-14:00)
Astelehena - Itxita
Erdi denboraldia (martxoa, apirila eta maiatza - irailak 15etik 30era)
Asteartetik osteguna (09:00-15:00)
Ostirala - larunbatera (10:00-14:00 / 15:00-18:00)
Igande eta jai egunak (10:00-14:00)
Astelehena - Itxita
Goi-denboraldia (ekainak 15etik irailak 15era eta Aste Santua)
Egunero irekita (10:00-14:00 / 15:00-19:00)
Itxiera ordua baino 30 minutu lehenago, ez da sarrerarik salduko
TARIFAK
OROKORRA: 4 €
MURRIZTUA: 2,50 €