Artea
Erakusketa: 1975
"1975. Dena jokoan zegoen urtea" erakusketak Euskal Herriaren ikuspegitik urte hartan gertatutakoaren memoria jaso eta gaur egunera dakar, trantsizio espainiarrak Euskal Herriaren bilakaeran izan zuen eraginaz gogoeta egiteko elementuak ematearekin batera.
Erakusketa hau, urtarrilaren 12an 18.30ean aurkeztuko da, bisita gidatu baten bidez.
Urtarrilaren 12tik urtarrilaren 25a bitarte zabalik egongo da, Xenpelar Etxearen ordutegian: astelehenetik igandera arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
Helduentzako ekitaldi bat, euskarazko errotulazioarekin (QR bidezko itzulpena egongo da gaztelera eta frantsesera).
Sarrera doan.
Iratzar Fundazioaren eskutik.