>

Agenda

JaiakIrailaren 21tik
Irailaren 30ra
Artea

Erakusketa: 50 begirada: gastronomia garaikidearen mugimenduan barrena

Erakusketa: 50 begirada: gastronomia garaikidearen mugimenduan barrena en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Basque Culinary Center
Data. Ekainaren 20tik
Uztailaren 13ra

Ordua.  
Prezioa. 0,00 €
OrganizaBasque Culinary Center

Basque Culinary Centerrek «50 begirada: gastronomia garaikidearen mugimenduan barrena» erakusketaren ateak zabalduko ditu; erakusketa horretan, gastronomiaren azken 40 urteak kontatuko dira, sukaldaritzaren iruditeria egituratzen duten 50 gertaera gogoangarri, prozesu eta/edo kontzeptutatik abiatuta. Erakusketa ekainaren 20tik uztailaren 13ra egongo da zabalik, eta obrak Basque Culinary Centerren instalazioetan erakutsiko dira.

Denboran Euskal Sukaldaritza Berriaren sorrerarekin hasten den lerro bat marraztuz, erakusketa 50 piezako erakustaldi bitxi baten inguruan antolatzen da; piezok gastronomiari lotutako 50 alderdi irudikatzen dituzte, eta 5 ikuspegitan aurkezten dira: sukaldaritza, zientzia, ekonomia, aktibismoa eta komunikazioa.

Hala, erakusketak kontakizun berritzaile eta pizgarria ematen du, zeinak gastronomiaren zeharkako fenomeno interesgarriaren sormena, diziplinartekotasuna eta irismena nabarmentzen duen.

«50 begirada: gastronomia garaikidearen mugimenduan barrena» erakusketa publiko orokorrari zabalik egongo da eta bisita gidatuak egin ahalko dira, aurretiaz erreserbatuta eta doan.
Bisitaldiak 10:00etan, 12:00etan eta 17:00etan izango dira eta erreserba Basque Culinary Centerren webgunean egin ahal izango da (50miradas.com/eu).
Gainera, katalogo bildumagarri batean dokumentatuta egongo da erakusketa.
Katalogo hori Pedro Perles ilustratzaileak diseinatu du eta eskuragarri egongo da bisitarientzat.

euskera-castellano

Envíanos tu evento