Erakusketa: A Tempo - Arantxa Guereño
Oraingoan, Ekain Arte Lanak galerian, Arantxa Guereño artista donostiarraren, paper lan piktoriko txukunean, sortutako Tempoan izenburua duen bilduma aurkezten dugu.
Geografia eta Historian lizentziaduna eta Arte Garaikidean diplomadun egilea da.
Ibilbide luzea du eta prestakuntza autodidaktan hainbat tailerretan partu hartu izan du, besteak beste, Artelekun / Gipuzkoako 80ko eta 90ko hamarkadetan Arte Garaikidearen Zentroa izan zena, eta Donostiako Loiola auzoan kokatua zegoena.
Bere arte-lana haibat mostretan erakutsi izan da, eta talde erakusketa anitzetan parte hartu izan du, horien artean, 2015ean "Paisaiaren Murmurioa" Koldo Mitxelenako erakusketa-aretoan.
Erakusketa honetan, mundu begeta, arin eta zurrumurru baten erreferentziekin, artisau-paperean eta poliester gainean, tintaz eta akuarelaz, olio pastel margoak eta gouche margoak erabiliaz, sortutako zenbait lan aurkezten ditugu.
Ordutegia
Asteartetik ostiralera: 12:00-14:00 / 16:00-19:00
Larunbata: 12:00-14:00