>

Agenda

ArteDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
TurismoDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
ArteDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
ArteDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
ArteDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
Artea

Erakusketa: Belén Lucas

Erakusketa: Belén Lucas en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lugar. Aiete Kultur Etxea
Fecha. Desde el 26 de marzo
al 13 de junio

Hora.
Precio. Entrada libre
OrganizaDonostia kultura

Donostiako Aiete Kultur Etxeak, "Ilustratzailearen Txokoa" egitasmoaren barruan, Belén Lucas artista bilbotarraren erakusketa aurkezten du.

Ilustratzailearen txokoa proiektua

Ilustratzailearen txokoa proiektua Galtzagorri Elkartearen eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren emaitza da, eta ilustratzaileen lana aintzat hartzeko helburua du.

2012ko urrian Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen txokoa inauguratu zenetik bertatik igaro dira Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón eta Jon Zabaleta.

Hurrengo artista Belén Lucas ilustratzailea izango da. Txokoan, ilustratzailearen lanak erakutsiko dira orokorrean: liburuetako ilustrazioak, grabatuak, collageak, margo-lanak...Baina baita liburuak, objektuak, zirriborroak ere. Berari buruzko ikus-entzunezkoak ere paratuko dira bertan.

Belén Lucas (1958)

Belén Lucas (Bilbo, 1958) ilustratzailearen lanak jarriko dira ikusgai Aiete Kultur Etxean martxoaren 26an.

Arte Ederretan Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta Arte Dekorazioan Diplomatua Dekorazioko Nazioarteko Eskolan.

Bere lehenengo ilustrazioa LUMAKI aldizkarian publikatu zuen. Aldizkari hau Eusko Jaurlaritzak editatu zuen 1990ean, monografiko bat egin zuelako Euskadiko Haur eta Gazte liburuaren lehenengo aretoa ospatzeko.

Orduan hasi zen Belenen kolaborazioa Madril, Bartzelona eta Euskal Herriko editorialekin.

Pintura eta grabatua alboratu ez baditu ere, bere bizitza profesionala ilustrazioari eskaintzen dio batez ere. Euskal Haur eta Gazte Literaturako 30 lanetik gora ilustratu ditu.

Hainbat erakusketetan parte hartu du. Besteak beste: Kultura, Kirol eta Hezkuntza Ministerioak burututako "A todo color" Espainiako ilustratzaileen nazioarteko erakusketarako hautatua izan zen 2000.urtean. Eta 2010. urtean, "100 de Hoy" izenburupean, OEPLIk Kultura Ministerioarekin elkarlanean IBBYren 32. Biltzarrerako prestatu zuen erakusketan parte hartu zuten Espainiako Estatuko 60 ilustratzaileetako bat izan zen.

Ilustratzeaz gain, irakurketaren sustapenean eta liburutegiei zerbitzua eskaintzen espezializatutako enpresa zuzentzen du. Bertan umeentzako programak aurrera eramaten ditu, ipuinetatik abiaturik.

Artikuloak eta ilustrazioak egiten ditu haur literatura eta ilustrazioarekin zerikusia duten publikazioetan, hala nola CLIJ eta BEHINOLA aldizkarietan.

Sariak

Jaso dituen ilustrazio sarien artean, hauek daude: Eusko Jaurlaritzak ematen duen Ilustrazio Euskadi Sarian finalista izan zen 1991n. 1993an Eusko Jaurlaritzak emandako testu liburu hoberenarentzako Ilustrazio Saria jaso zuen. Urte berdinean, Eusko Jaurlaritzak emandako irakurketa liburu hoberenarentzako Ilustrazio Saria jaso zuen.

Ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:30
  • Larunbatak: 10:00 - 14:00 / 16:30 - 20:00
  • Igandeak: 10:00 - 14:00
  • Astelehenak eta jaiegunak: itxita.

Antolatzaileak: Galtzagorri Elkartea, Donostia Kultura.

Lotura interesgarriak:
Galtzagorri Elkartearen weba
Donostia Kultura

euskera-castellano

Envíanos tu evento