>
Artea

Erakusketa: Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian

Erakusketa: Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak an en Bergara
Bergara
Lekua. Laboratorium Museoa
Data. 2020ko Urriaren 30tik
2021ko Urtarrilaren 24ra

Ordua.
Prezioa. 0,00 ? €
OrganizaLaboratorium Museoa

Soriako Tierras Altas eskualdean topatutako I. eta III. mende bitarteko 40 estela eta hilarrien artean sei bildu ditugu: lagin adierazgarri bat. Gure artean ezagunak egin dira, estela horietako inskripzioetan, euskal-akitanierazko izenak agertzen direlako. Euskararen historiarako, Soriakoa, funtsezko multzoa da: euskal-akitaniar arrastoei dagokienez, talde handiena da Pirinioen hegoaldean.

Harrian egindako idazkunei esker, lehen mendeetan bizi izan ziren pertsonei buruzko zerbait ezagutu dezakegu. Soriako Tierras Altasen idatzizko dokumentu horietako asko aurkitu ditugu: latinez idatzita daude, baina aldi berean, latinez, zeltikoz eta euskararen forma zahar batean dauden izenak irakur ditzakegu. Tierras Altasen topatutako I. eta III. mende bitarteko 40 estela eta hilarrien artean sei bildu ditugu: lagin adierazgarri bat. Euskararen historiarako, Soriako Tierras Altas Lurretakoa funtsezko multzoa da, handiena, Pirinioen hegoaldean aurki daitekeen euskal-akitaniar antroponimiari dagokionez.

SORIAKO TIERRAS ALTAS ESKUALDEA

Tierras Altas eskualdea, edo "La Sierra", bertako biztanleek ezagutzen duten bezala, Soria probintziako ipar-ekialdean eta Ebroren arroan dago. Mendiz eta sakanez betetako lurraldea da. Burdin Aroan kultura zeltiberiarraren eremuan kokatzen zen. Aldi hori amaitzean, erromanizazioan, administrazio berriak Tarracon (Tarragonan) hiriburua zuen Tarraconensis Citerior probintzian sartu zuen eskualde hau.

INSKRIPZIOEN TAILERRA

Hiri guztietan eta eskualde batzuetan sortu ziren tailerrak inskripzioak egiteko. I. eta II. mendeetan, Tierras Altasekoak hildakoentzako estelak egin zituen batez ere. Tokiko tradizioak eta moda erromatarrak konbinatu zituzten eta oso estilo berezia eta eskema errepikakorrak erabili zituzten. Eskema horiek eta baliatu zituzten osagaiek beren esanahia eta izateko arrazoia zituzten, erakusketa honetan ikusiko duzun bezala.

ESTELETAKO JENDEA

Lurralde horretako jendearen erroa haien izen indigenetan islatzen da. Duela hamarkada bat inguru arte, antroponimo horiek iberiarren kulturari lotuta ikusten ziren, baina geroztik beste hizkuntza eremu baten arabera interpretatu dira: euskal-akitaniera, egungo euskararen aurrekaria izango zen hizkuntza edo hizkuntza multzoa.

HISTORIA DUEN ERAKUSKETA

Erakusketa hau Yanguasko Santa Cruzen egon zen, Tierra Altas udalerrian, 2019an. Orain, hango lagin bat Bergaran bisitatu ahal izango da bi hilabetez.

HITZALDIAK ETA BISITA EDUARDO ALFAROREKIN

Eduardo Alfaro, arkeologian doktorea, erakusketa honen komisarioa, hitzaldiak emango ditu gaiari buruz. Partehartzaileek hilarri hauek hobekien ezagutzen dituen ikerlaria entzun ahal izango dute eta ondoren, piezak ikusi:

Azaroak 21, larunbata, 11:00 H.
Azaroak 27, ostirala, 18:00 H.
Abenduak 12, larunbata, 11:00 H.
Abenduak 18, ostirala, 18:00 H.

Gehienezko edukiera: 15 pertsona. Hitzaldi guztiak gaztelaniaz izango dira. Beharrezkoa da aldez aurretik izen-ematea gure formularioaren bidez.

Saioa beteta badago, izena eman dezakezu, baina itxaron zerrendan egongo zara. Leku libreak betetzen diren heinean abisua jartzen saiatuko gara



Lotura interesgarriak:
Erakusketa - Laboratorium

euskera-castellano

Envíanos tu evento