>
Artea

Erakusketa: "Irungo XXXIV. Argazki Lehiaketa Herrikoia"

Erakusketa:
Irun
Lekua. Menchu Gal Erakusketa Aretoa
Data. 2020ko Uztailaren 30tik
2020ko Abuztuaren 16ra

Ordua.
Prezioa. Entrada libre

Irungo Menchu Gal Erakusketa-Aretoan, AFIK antolatutako Irungo XXXIV. Argazki Lehiaketa Herrikoira aurkeztu diren lan hautatuak ikusteko aukera izango da.

Erakusketa honek AFIk (Irungo Argazki Elkarteak) antolatzen duen Irungo XXXIV. Argazki Lehiaketa Herrikoiaren azken edizioan parte hartu duten hainbat argazkitan zehar ibilbidea eskaintzen du.

Aurtengo edizioan, lehiaketaren oinarriak egoerari egokitu zitzaizkion argazkiak formatu digitalean aurkeztu direlarik. Erakusketa honetarako argazkiak paperean inprimatu dira.

Guztira, 48 argazki aukeratu dira, 26 Irun atalekoak eta 22 sail librekoak; guztira, 113 aurkeztu dira lehiaketara, 54 Irun gaiarekin eta 59 gai librearekin. Argazkiak 42 egilerenak dira.

Epaimahai misto batek aukeratu ditu lan irabazleak. Hala, lehiaketara aurkeztutako lanen argazki-galerietara sartu den jendeak online emandako botoak (1.027 boto) eta Estitxu Ortolaiz, Floren Portu eta Fernando Vergara argazkilariek osatutako epaimahai tekniko baten balorazioa jaso dira.

Hilaren 30ean banatuko dira sariak Menchu Gal aretoan bertan.

Irabazleak

Aurtengo edizioan Miguel Becerra irundarra izan da irabazle Irun gaian, eta Gorka Elarre pasaitarra gai librean. Gainerako saridunak, Irun gaian, Iñigo Alzugaray eta Virginia Moran izan dira, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren; gai librean, berriz, Karina Aguirre (bigarren) eta Yolanda Dominguez (hirugarren) izan dira, Irunen bizi diren laurak.

Sarituek garaikurrak eta opariak jasoko dituzte, Irungo saltoki txikietan kontsumitzeko erosketa-txartelak, hain zuzen ere.

Gogorarazi behar da, egungo egoera dela eta, Menchu Gal aretoak edukiera txikia duela eta bisitetarako higiene- eta segurtasun-neurriak bete behar direla, hala nola maskara erabiltzea, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea eta segurtasun-distantzia mantentzea.

Ordutegia:

  • Asteartetik larunbatera: 18:00 - 21:00
  • Igande eta jaiegunetan: 11:30 - 13:30

Lotura interesgarriak:
Irungo Udala
Irungo Argazki Elkartearen weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento