>
Artea

Erakusketa: Izurriteak Antzinaroan: Erroma gaixotasunen aurrean

Erakusketa: Izurriteak Antzinaroan: Erroma gaixotasunen aurrean en Irun
Irun
Lekua. Oiasso - erromatar Museoa
Data. 2020ko Urriaren 9tik
2021ko Urtarrilaren 30ra

Ordua.
OrganizaOiasso Erromatar Museoa

Erakusketa honek, ia 800 urtez (K.a. II. mendetik K.o.-ko 541. urtera arte) mundu erromatarrak pairatu zituen izurriteak ditu hizpide, garai errepublikarretik Ekialdeko Erromatar Inperioko (edo Bizantzioko) Justiniano enperadorearen urteetara arte hain zuzen. Mende guzti hauetan zehar ia 90 bat gosete eta pandemiari aurre egin behar izan zieten erromatarrek eta haien ondorengoek.

Erakusketan, mendebaldea jipoitu zituzten izurrite ezberdinen jatorri, sintoma, eragin eta ibilbidea ikusi ahal izango dira, garaiko biztanleek gaitz hauei aurre egiteko hartutako neurriak ere kontuan hartuz. Baskoniari eskainitako ataltxo bat ere izanen da.

Gainera Antzinako pandemia nagusiei eta oraingoan bezalako krisietatik iraganean artikulatu ziren diskurtso sozial eta politikoei buruzko konferentzia programa bat ere izango dugu.

Doako sarrera

ORDUTEGIA
Astearte-Osteguna eta igandeak: 10:00-14:00
Ostiral eta larunbatak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00



euskera-castellano

Envíanos tu evento