>
Artea

Erakusketa: Jone Laspiur

Erakusketa: Jone Laspiur en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
. Arteztu Galeria
. Desde el 2 de marzo de 2018
al 13 de abril de 2018

.  
. 0,00 €

Jone Laspiur artitaren "ETORRI, JAN! COME ¡COME!" lehen erakusketa indibiduala ikusgai Donostiako Arteztu Galerian

Jone Laspiur - Donostia 1995

2017-2018 bitartean eginiko hainbat lanen multzoa da hau, Collageaz eta eskulturaz osaturikoa. Bertan organikotasunetik abiaturiko formak aurki daitezke. Figuratiboki ulertu eziniko irudiek gure imaginarioarekin jolasten dute, pistak ematen dizkigute baina sentsazio kontrajarriak sorrarazten dizkigute eta galderaz betetzen gaituzte. Gorputzak bezala ulertu daitezke, masa-gorputzak, hau da: Bultoak eta hauek inguratzen dituztenak.

Nazkagarria eta gozoa izan daitekeenaren arteko jolas bat da, irudi konfusoak eta ezezagunak biltzen ditu, naturan ustekabean aurki ditzakegun formekin baina aldi berean oso kolore artifizialekin, plastifikatuekin eta deigarriekin. Badute erakartzen duten zerbait eta aldi berean nazka ematen digutena: Jangarria da edo zaborra da? Soberakinak akaso? Edo oharkabean geraturiko zerbait da?

Haiek begiratzera gonbitea egiten dute kolore biziek, haien inguruan mugitzera, eta kasuren batean deseroso ere sentiarazten gaituzte, beti ere gure begiak errekonozitu nahi duen hori ikusiko baitu, edo saiatuko da behintzat. Gurea den zerbait ere ikusi ahal izango dugu uneren batean irudi horietan, intimoa izan daitekeen hori, publiko egina. Testurak, usainak, zaporeak eta hotsak ere izan ditzakete.

Egunerokotasuneko esperientziatik bildutako ohiko irudien mamia eta izaera ageri dira bertan, eta bariazio eta ariketa sinple eta deigarriekin, objektu horien potentzial estetikoa jasotzen da, kontextuz kanpo egoterakoan, kolore eraldaketa edo dimentsio aldaketa soil batekin, esatearren.

Laborategi moduan planteaturiko lana da, esperimentazioa izanik oinarri eta ondoren bilaturiko teknika, joera eta bizio pertsonalen katea sorturik jaiotzen diren piezak izanik emaitza. Kapritxoz beteriko prozesua dela esan beharra daukat, sukaldari baten prozesuarekin alderatzen dut sarri, gorputzak eskatzen dizkidan aldaketak aplikatuz eta unean-bertako beharrei erantzunez. Dastaketa lan bat da: hemendik piska bat hartu, beste piska bat handik, eta ia oharkabean egosten dena, osagai bakoitzaren izaera esentzian gelditzen delarik.

Ordutegia:
Astelenetik ostiralera 11:00-13:30 / 16:30- 20:00
Larunbatak 11:00-13:00
Igandeak eta jaiegunak itxita

euskera-castellano

Envíanos tu evento