Erakusketa: María Paz Jimenez - Misterioa argitzea

María Paz Jiménez María Paz Jiménez (Valladolid 1909 - Donostia / San Sebastián, 1975); margolari autodidakta izan zen. Argentinan hasi zen prestatzen, 1930eko hamarraldian, erbesteratuta zegoela eta surrealismoaren eraginpean. Jardun artistikoan hasteko modu hori, bizitza osoan izan zuen alboan. 1945ean Donostiara itzuli zen, eta, orduz geroztik, pertsonaia nabarmena izan zen bertako panorama artistikoan.
Kultura handiko pertsona zen, poesia eta filosofia irakurtzen zuen, flamenkoa sentitzen zuen ijitoa zen, figurazio oso pertsonala landu zuen eta abstrakzio abangoardista, testuinguru artistikoaren onarpena balio izan ziona. Hala ere, euskal artea izenez ezagutzen zenetik kanpo gelditu zen, gizonak baitziren hartan protagonista. Gertaera horren eta gazte hil izanaren ondorioz ez zuen artearen historiografian merezi zuen lekua eduki.
María Paz Jiménez. Misterioa argitzea erakusketa margolari horren lanari eskainitako erakusketa osoenetako bat izango da. Haren ibilbidearen garrantzia eta hark artearen historiari egindako ekarpena azpimarratzea da erakusketaren helburu nagusia, eta orobat erreibindikatzea abstrakzioaren aitzindari gisa bete duen zeregina, baina baita artista bikain gisa betetakoa ere: espiritu surrealista argiarekin landu zituen ijitoen nortasuna eta emakumearen esperientzia femeninoa testuinguru frankistan.
Haizea Barcenillak eta Ane Lekuonak jardun dute erakusketaren komisario-lanetan, eta artistaren ehun margolan inguru (133) eta paper gaineko lanak bildu dituzte. Lan horien bitartez, hastapen profesionaletik hasi, 40ko hamarraldian, eta 70eko hamarraldiaren erdialdean egindako azken lanetarainoko ibilbidea erakutsiko da. Lan horiez gainera, hainbat dokumentu -gutunen eskuizkribuak, argazkiak, erakusketa-programak, prentsa-artikuluak- eta María Pazek bere ahizpa Rosario Escudero flamenko dantzariarentzat diseinatutako jantzien erreplikak egongo dira ikusgai.
Erakusketan dauden lanak euskal erakunde nagusien bildumetakoak dira