>
Artea

Erakusketa: "Mauthausenetik haratago"

Erakusketa:
Donostia-San Sebastián
Lekua. Okendo Kultur Etxea
Data. 2025ko Martxoaren 27tik
2025ko Maitzaren 30ra

Ordua.
Prezioa. Entrada libre
OrganizaDonostia kultura

Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiaren barruan, Francesc Boix argazkilariaren "Mauthausenetik haratago" argazki erakusketa.

1945eko maiatzaren 5ean, Francesc Boixen kideetako batek argazkia atera zion, kamera lepoan, erreportari gisa identifikatzen zuen besoko batekin. Justu ordu gutxi batzuk lehenago Boix deportatu zuten Mauthausengo kontzentrazio-esparru nazia askatua zuten AEBetako indarrek. Irudi horrekin finkatu zituen bere zaletasuna eta lanbidea, oso gazte zela Bartzelonan hasi eta 1951n Parisen hil zen arte mantendu zituenak.

Argazkilari gisa egindako ibilbidearen erakusgarri honekin, Francesc Boixen eta gerren bideetan ibili ziren gizon eta emakume errepublikanoen oroimen eginbeharra betetzen da: Espainiakoa (1936-1939) eta Europakoa (1939-1945). Alemaniako Hirugarren Reich-eko esklabotza eta sarraski eremu guztietan bizitza utzi eta duintasuna suntsituta ikusi zuten gizon-emakumeak eta, bizirik atera zirenen kasuan, behin betiko erbesteratzea edo diktadura frankistaren erregimenaren tratu lotsagarria jasan behar izan zuten.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 20:30
  • Larunbatak eta zubiak: 10:00 - 14:00 / 16:30 - 20:00
  • Igandeak eta jaiegunak: itxita

Antolatzaileak: Amical de Mauthausen, Museu d`Història de Catalunya, Donostia Kultura

Lotura interesgarriak:
Donostia Kultura
Giza Eskubideen Zinemaldia

euskera-castellano

Envíanos tu evento