>
Artea

Erakusketa: Megalitoak. Eremu sakratuak eta lurralde erreferenteak

Erakusketa: Megalitoak. Eremu sakratuak eta lurralde erreferenteak en Zegama
Zegama
Lekua. Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa
Data. 2025ko Otsailaren 22tik
2025ko Martxoaren 23ra

Ordua.
Prezioa. 0,00 ? €
OrganizaAnduetza Parketxea

«Megalitoak. Eremu sakratuak eta lurralde erreferenteak» erakusketa izango da Zegamako Anduetza parketxean otsailaren 22tik aurrera - Erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoak sustatu, koordinatu eta ekoiztu du eta Juan Carlos López Quintanak (Agiri Arkeologia Elkarteko ikertzaileak), Jose Antonio Mujikak (UPV/EHUko historiaurreko irakasleak eta Jose Miguel Barandiaran katedraren zuzendariak) eta Javier Fernández Erasok (UPV/EHUko katedradunak) komisariatu eta dokumentatu dute.

Eremu sakratuak eta lurralde erreferenteak

Megalitoak lehenengo adierazpen arkitektonikoak dira, eta mendebaldeko Pirinioetan gertatu ziren aldaketak islatzen dituzte, zehazki euskal mendietan, non emakume eta gizon taldeek natura etxekotzen ikasi zuten, eta lehenengo aldiz paisaia  eraldatu zuten nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako ustiapenen eta lurralde antolamenduaren bitartez. Aire zabaleko egonlekuak, laborantzarako eremuak, abeltzaintza zonak, basoak, eta nagusiki, inguru naturalean ezarri zituzten monumentu megalitikoak.

Erakusketan V. milurtekoaren azken herenaren eta gure aroaren aurreko I. milurtekoaren amaieraren arteko aldia jorratzen da, garai horretan eraiki baitzituzten megalitoak. Aldi berean, erakusketak trikuharrien, menhirren, harrespilen eta tumuluen forma arkitektonikoak erakusten ditu, horien neurriak azaltzen ditu eta zertarako eraiki ziren erakusten du: lurperatzeko eta errituak egiteko lekuak ziren, eta espazioaren okupazioaren erreferenteak dira, beste batzuen artean.

Bisitariek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dauden mota horietako 1.000 monumentu baino gehiago, klima aldaketen ondorioak eta aldi horretan gertatu ziren paisaiaren eraldaketak deskubritu ahal izango dituzte, baita XIX. eta XX. mendeetako ikertzaile aitzindarien lana ere.

Lotura interesgarriak:
Informazio gehiago

euskera-castellano

Envíanos tu evento