>
Artea

Erakusketa: T + T

Erakusketa: T + T en Tolosa
Tolosa
Lekua. Aranburu Jauregia
Data. 2018ko Abenduaren 15tik
2019ko Urtarrilaren 12ra

Ordua. 17:30-20:30
Prezioa. 0,00 ? €
OrganizaTolosako Udala

Tolosako Aranburu Jauregian 3 erakusketa batean.. Tolosa-Tafalla + ARGIZAIOLA + Confederación Española de Fotografía sariaren finalisten erakusketa

TOLOSA - TAFALLA

Tafalla eta Tolosa desberdinak dira alderdi askotan, baina bat datoz, era berean, beste askotan: bien toponimoek hasiera eta bukaera bera dute, eta luzera ere bai, eta horri esker errazagoa izan zaigu erakusketarako logoa bilatzea.Etimologikoki, bi herrien izenak ez dira euskal jatorrikoak, nahiz eta euskal toponimoez inguratuta egon. Gainera, bi herriak eskualdeburu dira, eta historikoki ospetsuak izan dira eta dira oraindik ere beren lurraldeetan, Nafarroan eta Gipuzkoan.

Kultura bat eta berean parte hartzen dute, argazki askotan islatzen den moduan, eta etengabea izan da beren arteko komunikazioa historian zehar. Tolosako udalerriak Bedaio auzoan muga egiten du Nafarroako Azkaraterekin, eta tolosar askok lotura dugu foru-komunitatearekin, gure aurrekoen bitartez. Tafallan ere herritar askok dute bere jatorria gure lurralde historikoan, batez ere, siderurgia-lantegi gipuzkoar bat hantxe jarri zenetik aurreko mendeko hirurogeiko hamarkadarenbukaeran.

Nire bizilagun eta lagun Javier Ortizek, Targazki-Tolosaldeko Argazkilari Taldekoa bera, proiektu honetan parte hartzea proposatu zidanean bi herriekin dudan lotura dela-eta, ilusio handia egin zidan eta ez nuen zalantzarik izan proiektuan sartzeko. Jaiotzez tolosarra naiz eta tafallar ere sentitzen naiz adopzioz. Amaren aldetik, familia Zidakosen hirikoa da, eta bereziki gogoratzen dut gure aitona, Jesus Zubiri Alzueta, bere hiriarekin eta historiarekin maiteminduta eta, ondorioz, Nafarroa eta Euskal Herriarekin ere bai.

Nire umezaroko eta nerabezaroko udarek betetzen dute nire bizi-motxilaren zati handi bat eta aukera eman didate hainbat jenderekin eta horiekin dudan adiskidetasun apurtezinarekin gozatzeko. Horien artean dago Atxu Ayerra artista,erakusketa honetan parte hartu duena eta irudiekin batera dauden testuen idazle-kide izan dudana.

Argazkiei dagokienez, helburua izan da bi herrien arteko lokarriak bilatzea, ez soilik paisaia edo arkitektura-elementu antzekoetan erreparatuta, baizik eta begia jarrita horietan bizi diren pertsonetan eta batzen gaituen gure egunerokobizitzako alderdietan. Gai gehiago ere har genitzakeen, hortxe gelditu dira zain, eta atea irekita utzi digute etorkizun batean esperientzia errepikatzeko.

Beti da bihotz-altxagarri gu bezala sentitu edo bizi den beste leku batzuetako jendearekin edo ez hain gertuko jendearekin elkartzea, eta solidarioago egiten gaitu horrek.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiek Targazkiri eta Colectivo Fotográfico Higuera Argazki Elkarteari proiektu polit honetan lan egiteko aukera emateagatik.

Emilio Latorre Zubiri

Tolosa-Tafalla, 2018ko abendua

Colectivo fotográfico LA HIGUERA argazki taldea:
1.- Raquel Agramonte
2.- Puy Ainzua
3.- Daniel Andion
4.- Marina Aoiz
5.- Ana Arribas
6.- Carlos Arribas
7.- Atxu Ayerra
8.- Gotzon Aznar
9.- Juanjo Baztan
10.- Kike Balenzategui
11.- Pili Cordovilla
12.- Belén Elcid
13.- Fausto Garde
14.- Marifé Goldaracena
15.- Ivana Gutiérrez
16.- Juantxo Lizarraga
17.- Virginia Mujica
18.- Leire Olkotz
19.- Ana Pérez
20.- Mª Jose Ruiz
21.- Oihana Soltxaga
22.- Laura Torres
23.- Marta Vázquez
24.- Javier Zubiri
25.- José Luis Zubiri

TARGAZKI:
1.- Raúl Agerre
2.- Dani Antonio
3.- Monika Alfaro
4.- Kristina Almada
5.- Miren Atxaga
6.- Juanjo Etxebe
7.- Asier Garagarza
8.- Luis Mari Garikano
9.- Hilario Gorostidi
10.- Koldo Lopetegi
11.- Elena Marquez
12.- Helena Nuin
13.- Javier Ortiz
14.- Iñaki Otegi
15.- Ana Pradini
16.- Javier Zabala (Xagu)

Antolatzailea: TARGAZKI

  ARANBURU JAUREGIA - TOLOSA (Andre Maria plaza, 4)
Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik

euskera-castellano

Envíanos tu evento