Erakusketaren inaugurazioa eta sari-banaketa "Adour Bidasoa 2026"
Adour Bidasoa pintura lehiaketan aurkeztu diren margolanez osatutako erakusketa. Mugaz gaindikoa da Adour-Bidasoa pintura lehiaketa, eta elkargunea da lehiatzeko lanak aurkezten dituzten Bidasoaren bi aldeetako margolarientzat, bai eta jatorri guztietako egileentzat ere.
Francisco Javier Garrido Romanosek irabazi du "Adour-Bidasoa" Pintura Lehiaketaren XXXV. edizioa "La higuera" obrarekin
"Adour-Bidasoa" Pintura Lehiaketaren XXXV. edizioko sarien banaketa zehazten da:
LEHEN SARIA, 2.500 euro eta plaka bat, Calahorrako (Errioxa) Francisco Javier Garrido Romanosentzat, "La higuera" izeneko 26 zenbakiko obrarengatik (teknika mistoa, 144x144 cm). Obra hori Udalaren ondarera pasatuko da.
EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA, 500 euro eta plaka, Hondarribiko (Gipuzkoa) Naiara Goikoetxea Guzmánentzat, "Zintzilik (470 manómetro)" izeneko 18 zenbakiko obrarengatik (akrilikoa, 150x150 cm).
ARTISTA GAZTEAREN SARIA, 500 euro eta plaka, Hondarribiko (Gipuzkoa) Nerea Iridoy Silvorentzat, "Pétalo" izeneko eta 19 zenbakiko obrarengatik (akrilikoa, 89x110 cm).
Finalista diploma jaso duten pertsonak ere zehazten dira jarraian:
Emilio Martínez Navascues, Irungoa.
Eduardo Larrasa Espino, Hondarribikoa.
Sofía Arostegi Parra, Hernanikoa.
Epaimahaia honako pertsona hauek osatu dute: Susana Ferreira, Ane Lekuona, María José Aranzasti, Xabier Arribas eta Javier Arizabalo.
Amaia KZ erakustaretoaren ordutegia
Lehen aipatu bezala, irailaren 11n, ostirala, irekiko da erakusketa eta ospatuko da sari-banaketa Amaia KZko erakustaretoan, 19:00etan.
Honakoa urriaren 4ra arte egongo da zabalik ohiko ordutegian: asteartetik larunbatera 18:00etik 21:00era eta igandeetan 11:30etik 13:30era. Astelehenetan itxita egongo da.