>
Artea

Erreminta Makinaren Museoa

Erreminta Makinaren Museoa en Elgoibar
Elgoibar
Lekua. Erreminta Makinaren Museo fundazioa, I.M.H.
Data. 2025ko Urtarrilaren 1tik
2025ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. 0,00 ? €
OrganizaMakina Erremintaren Museo Fundazioa.

Museoa industria hau aurrera atera zuten pertsonak gogoan izan nahian sortu da.

Eraikina eta museoaren proiektua:

Museoa Makina Erremintaren Institutuaren egoitzan dago, Santiago Ceciaga arkitektoak XX. mendearen hasierako fabriken itxuran egindako eraikin berri batean.
Ezaugarri nagusia bi isurialdeko teilatua du, zurezko zertxa nabarmenez eutsia, eta, haietatik esekita, euskarri eta transmisio ardatzak beren poleekin, hogei makinatik gora duen multzo bati eragiteko prest.

Helburua eta edukiak:

50 makina baino gahiago daude ikusgai, horietarik 25 bat XIX. mendean bezala lanean ikus daitezkeenak.
Alboko nabe batean, hagin bat gorde da, Gipuzkoako historiaren ikur, eta burdinola bat egin da, eskualdeko ola zaharren oroimenez, forjarako eta hainbat produktu egiteko beharrezko tresna guztiez hornitua. Aipagarria da bertan ikus daitekeen "agoa" izeneko masa erdi-metalikoa, antzina gure burdinoletatik ateratzen zutena, eta eskualdeko burdinolen kokapen mapa bat ere ikus daiteke.
Beste alboko nabe batean, erakusketa antolatu da, hainbat erreminta eta tresnaz gain, makina erremintaren eta fabrikazio prozesuen historia ikuspuntu pedagogikoarekin azaltzen duten panelak dituena, gaurko belaunaldiei ezagutzera emateko.

Ordutegia:
  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 -13:00 eta 14:30 -17:30
  • Abuztua: itxita
Bisita gidatuak:

  • Ordutegitik kanpoko bisitarik egin nahi bada, harremanetan jarri Museoarekin 943 74 84 56 telefonoan edo webeko harremanetarako orria bete.
  • Taldeko bisitak egiteko ere deitu edo eskaera aurrez egin.

Informazioa:
Telefonoa: 943748456
Faxa: 943744153
e-maila: museo@fmh.es

Lotura interesgarriak:
Erreminta Makinaren Museoaren weba
Bisita gidatuak

euskera-castellano

Envíanos tu evento