>
Artea

Eureka! Zientzia Museoko Planetariuma

Eureka! Zientzia Museoko Planetariuma en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Eureka! Zientzia Museoa
Data. 2025ko Urtarrilaren 1tik
2025ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. 3,00 / 4,00 ? €
Organizakutxaren Gizartekintza den Eureka! Zientzia Museoa

kutxaren Gizarte Ekintza den Eureka! Zientzia Museoak hezkuntza-komunitatearen eta gure bisitarien esku jartzen du astronomia irakasteko "azken belaunaldiko teknologiarik modernoena". Zerua sekula ez bezala ezagutzeko eta behatzeko aukera paregabea. Denboran eta espazioan bidaiatzeko aukera ematen duen tresna.

Bisita hauetan, teleskopioaren kupulara igoko dira bisitariak, eta han hainbat azalpen emango zaizkie kontzeptu hauen inguruan: teleskopioak, osagarriak, kupula, astronomia... Oskarbi badago, gainera, egun (edo gau) horretan zeruan ikusgai dagoena behatu ahal izango da teleskopioz.

Eureka! Zientzia Museoko Planetarium Berria paregabea eta aparta da, Super High Definition sistema erabiltzen baitu. Instalazio berriak izateaz gainera, azken belaunaldiko Sky Skan software digitala du, eta, jakina, bideoa kupula osoan proiektatzeko sistema berria, 4K-ko bereizmena duena eta 3Dn simulatutako benetako bidaiak egiteko balio duena. Kosmoseko irudiak bereizmen handiarekin errealismo osoz ikusteko aukera ematen du.

Aipatzekoa da azken belaunaldiko Planetanium hau gauzatzeko kutxak egin duen ahalegina eta bultzada. Goi-mailako tresna pedagogikoa da, eta ikus-entzunezko sistema modernoenaz hornitu da; horiei esker, ikus-entzunezko esperientzia paregabeak dira proiekzio horiek.

Erakustaldi horren bidez, leku paregabe bat eskain dezakegu: "Kosmoesferaren erreserba bat". Hor, zeruari buruz ikasi, Unibertsoaren mirariez jabetu eta guztion ondare den Kosmosa maitatzen ikas daiteke.


Lotura interesgarriak:
Eureka! Zientzia Museoa
Informazio gehiago eta sarrerak - Planetarium

euskera-castellano

Envíanos tu evento