>
Turismoa

Europako Geoparkeen Astea

Europako Geoparkeen Astea en Zumaia
Zumaia
Lekua. Zumaiako Turismo Bulegoa
Data. 2019ko Maitzaren 17tik
2019ko Maitzaren 25ra

Ordua.
OrganizaZumaiako Turismo Bulegoa

Europako Geoparkeen Astearen 9. edizioa egingo da Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean. Ekimen hau Europan egun dauden 73 geoparkeetan burutuko da aldi berean, lurralde bakoitzeko ondare geologikoa, naturala eta kulturala herritarrei gerturatzeko helburuarekin. Maiatzaren 17an hasi eta 25era bitartean, denetariko ekitaldiak izango dira Mutrikun, Deban eta Zumaian, Geoparkea osatzen duten hiru herrietan.

Egitaraua

Maiatzak 11, larunbata
Geolodia 2019: Mutrikuko ammonite erraldoiak. Izen-ematea itxita.

Maiatzak 17, ostirala
Naturaldia: 25 gai pil-pilean liburuaren aurkezpena (euskaraz) eta solasaldia (gaztelaniaz) Iñaki Aizpuru biologoaren eta Carlos de Hita naturaren soinuetan adituaren eskutik. 19:00etan, Zabiel jauregian, Mutriku.

Maiatzak 18, larunbata
Espeleologia irteera Ermittia bekoa kobazulora. 09:00etan, Debako Arakistain plazan (3 ordu). Izen-ematea: Debako turismo bulegoan (T.: 943 19 24 52).
Ate irekiak Nautilus Interpretazio Zentroan, Mutriku. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Maiatzak 19, igandea
Mendi irteera: Geoparkeko Bira. 1.etapa: Saturraran - Olatz (09:00etatik 13:30era). Mijoa industrialdeko aparkalekuan (Mutriku). Izen-ematea: Mutrikuko turismo bulegoan (T.: 943 60 33 78). Itzulera autobusez; plaza mugatuak.
Ate irekiak Nautilus Interpretazio Zentroan, Mutriku. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Maiatzak 21, asteartea
Tailerra: Urak eraman ez zuen paisaia, EHUren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Ume eta helduentzat. 18:00etatik 20:00etara, zumardiko kioskoan (Deba).

Maiatzak 22, asteazkena
GeoTalks: Zumaia eta dinosauroen desagerpenaren gakoa. Historiaren atzean dagoen istorioa. Zinema eta zientzia. El día que murió el mesozoico dokumentalaren emanaldia eta solasaldia (gaztelaniaz). Hizlariak: Jose Antonio Arz, Zaragozako Unibertsitateko paleontologoa eta K/T mugan aditua, eta Estibaliz Apellaniz, EHUko paleontologoa eta Zumaiako ikerketan aitzindaria. Moderatzailea: Asier Hilario, Geoparkeko zuzendari zientifikoa. 19:00etan, Aita Mari zineman, Zumaia.

Maiatzak 23, osteguna
Hitzaldia: Praileaitz I, Behe Paleolitiko azken aurkikuntzak (gaztelaniaz). Hizlaria: Xavier Peñalver, Aranzadiko ikertzailea. 19:00etan, Debako Kultur Elkartean.

Maiatzak 24, ostirala
Espeleologoa naiz marrazki lehiaketako sari banaketa. 18:00etan, Oxford aretoan, Zumaia.

Maiatzak 25, larunbata
Tailerra: Atera argazkiak naturari zure mugikorrarekin, Soraya Lopez eta Sonia Alvarezen eskutik (gaztelaniaz). 09:00etatik 19:00etara (bazkaltzeko tartea barne), Zumaiako Alondegian. Izen-ematea: ingurumena@geoparkea.com.
Irteera gidatua: Karsteko zaporeak (euskaraz). 11:00etatik 13:00era, Olatzen (Mutriku). Doan "karst19" kodea erabilita. Izen-ematea: www.geoparkea.eus.
Ate irekiak Nautilus Interpretazio Zentroan, Mutriku. Ordutegia:10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Maiatzaren 10etik ekainaren 9ra
Arte erakusketa: Ekain, 50. urteurrena, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Debako Agirre jauregiko erakusketa gelan:
Asteartetik larunbatera: 18:00etatik 20:00etara.
Igandetan: 12:00etatik 14:00etara.

Geoparkeen Astearekin batera
Ate irekiak Algorri Interpretazio Zentroan, Zumaia. Ordutegia: 10:00etatik 13:30era (asteartetik igandera).

Lotura interesgarriak:
Egitaraua / Foiletoa

euskera-castellano

Envíanos tu evento