>
Artea

Euskadiko Arkitektura Institutua - Artxiboa eta bisita

Euskadiko Arkitektura Institutua - Artxiboa eta bisita en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Santa Teresa Komentua
Data. 2026ko Urtarrilaren 1tik
2026ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. 0,00 ? €
OrganizaEuskadiko Arkitektura Institutua

Euskadiko Arkitektura Institutuak Peña Ganchegui Artxiboa hartzen du, euskal arkitekturaren erreferente den arkitekto honek XX. mendearen bigarren erdian utzitako ondarea zaintzen eta zabaltzen diharduen elkartea. Artxibo honekin, Arkitektura Institutuaren helburua da Euskadin sortzen den ondare arkitektonikoa zabaldu eta kontserbatzea.

Peña Ganchegui Artxiboa 2012an sortu zen, Luis Peña Gancheguiren (Oñate 1926 - Donostia 2009) lana babestu eta zabaltzeko. Euskal arkitekturaren figura nabarmenena izan zen berrogei urte baino gehiagoko ibilbide profesional bizi eta etengabean. Haren izena hartuta, arkitektoaren legatu profesional eta pertsonal osoa biltzen du Peña Ganchegui Artxiboak; 287 proiekturen dokumentazioa, 6.842 plano eta 1.651 krokis original eta 7.233 argazki hainbat formatutan, eta 60.000 orri baino gehiagoko dokumentazio idatzia.

Funts guztiak daude publikoarentzat eskuragarri, eta hitzordua eskatuta kontsultatu ahal dira. Horrez gain, bildutako dokumentazioa Peña Ganchegui Artxiboak ekoitzitako argitalpen monografikoetan eta aldi baterako erakusketetan ematen da ezagutzera. Artxiboak erakusketa-gune propioa du Euskadiko Arkitektura Institutuan. Artxiboa Arkitektura Institutura lekualdatu zen, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bati esker. Izan ere, sailak sustatua da arkitektura-zentro hau, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuarekin batera.

Helbidea: Andere Zipitria 1 - 20003, Donostia

Ordutegia
Asteartik ostiralera: 17:00-20:00
Larunbatak: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
Igandeak: 11:00-14:00
Astelehena: itxita
Posta elektronikoa: contact@eai.eus

Doako sarrera.
Irisgarritasuna
Mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat irisgarriak dira EAIko erakusketa aretoak. Erakusketetarako sarbidea (lehenengo solairuan) igogailuz egiten da. Baimenduta dago gida-txakurrak Institutuko areto publikoetan sartzea.

Bisita gidatuak eta elkarrizketak
Mota guztietako taldeak ongi etorriak dira bisita gidatuetara. Bisita horietan, Institutuaren ideiei eta ikuspegiari buruzko sarrera bat egiten da eta une horretan zabalik dauden erakusketen inguruko ibilbieak proposatzen dira. Unibertsitateko eta ikastetxeetako taldeak gonbidatzen ditugu gure bildumako materialen inguruko eskolak, mintegiak eta elkarrizketak egitera.

Institutua
Euskadiko Arkitektura Institutua (EAI-IAE) Santa Teresa komentuko goiko solairuetan dago kokatuta. Hainbat fasetan eraikitako monumentu-multzoa da, patioa eta klaustroa XVII. mendekoak dira eta eraikuntza 1666an hasi zen, Santiago Semosiain eta Migel Elizalderen zuzendaritzapean. Multzoak suntsiketa eta berreraikuntza ugari jasan zituen Urgull mendiaren magalean zuen kokapen estrategikoagatik. 1990etik 2020ra arte, Karmeldar Oinutsak klausurako mojak bizi izan ziren eliza zaharrean eta goiko aldean, eta gainerako espazioak erabilera zibilerako laga zizkioten Gipuzkoako Foru Aldundiari. Multzoa XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran birgaitu zen. José Ignacio Linazasoro  arkitektoak eta Luis Sesék 1991 urtean egin zuten komentuaren birgaiketa-goiko aldea-, eta Ramon Ayerzak urte batzuk geroago kultur erabilerarako moldatu zuen beheko zatia. Kontzejuko aretoa, gaur egun EAI-IAEren erabilera anitzeko aretoa, Donostiako kontzejuaren hasiera bilera-gela izan zen, eta oraindik ere gordetzen ditu hiriko jatorrizko harresien aztarnak. Institutuko    erakusketa aretoak goiko solairuetan antolatzen dira eta Kontxako badiara begira dagoen kanpoko terraza bat dute.

Lotura interesgarriak:
Euskadiko Arkitektura Institutua

euskera-castellano

Envíanos tu evento