>
Musika

EUSKADIKO ORKESTRA - GLANERT / BRAHMS

EUSKADIKO ORKESTRA - GLANERT / BRAHMS en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kursaal
Data. 2025ko Martxoaren 17a
Ordua. 19:30
Prezioa. 4,00 / 10,00 euros €
OrganizaEuskadiko Orkestra

Kontzertu-egitarau berrian, Euskadin lehenbizikoz erakutsiko den lan bat aurkeztuko da: Detlev Glanert konpositore entzutetsu alemanaren Perkusiorako Kontzertua, duela urtebete eskas bukatutakoa. Artikoko Orkestra Filarmonikoarekin estreinatu zuen bakarlari berak joko du, Christoph Sietzen perkusioko prodijio gazteak. 

Christoph-Mathias Mueller zuzendariak ere estreinaldi horretan parte hartu zuen, eta euskal agertokietan ikusi ahal izan genuen duela pare bat denboraldi. Oraingoan, aldiz, Johannes Brahmsen 2. Sinfoniako harmonia erromantikoetan  murgilduko da. 1877an, estreinatu zenean, vienarrei asko-asko gustatu zitzaien izaera adeitsu eta dirdiratsuagatik. Vienar ezizena jarri zioten, lehen mugimenduak darabilen konpasa hiru bider laukoa delako, balsaren konpasaren antzekoa.

Christoph-Mathias Mueller, zuzendaria / director
Christoph Sietzen, perkusioa / percusión

PREZIOAK
10€<40€
PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30" lehenagotik leihatilan.
Sarrerak irailaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.

Eragilea: Euskadiko Orkestra

 

Lotura interesgarriak:
Sarrerak Online
Euskadiko Orkestra

euskera-castellano

Envíanos tu evento