Euskal Astearen Egitaraua 2025
Zarauzko Euskal Astea jaiak direla eta antolatu diren ekitaldien egitaraua.
EGITARAUA:
Abuztuaren 28a, osteguna:
- 22:00: Santa Klaran (sarrera Amalur parketik), Bertsolari Gazteen XLIX. Lizardi Sariaren kanporaketa saioa.
Abuztuaren 29a, ostirala:
- 22:00: Santa Klaran (sarrera Amalur parketik), Bertsolari Gazteen XLIX. Lizardi Sariaren kanporaketa saioa.
Irailaren 1a, astelehena:
- 17:30: Frontoi Txikin fandango eta arin-arin ikastaroa Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin, Zarautz TRIKek lagunduta (euriarekin Gaztelekuan).
- Ez da izenik eman behar; nahikoa da bertan azaltzea.
- 19:00: Lege Zaharren enparantzan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa (euriarekin Modelo aretoan).
Irailaren 2a, asteartea:
- 17:30: Frontoi Txikin fandango eta arin-arin ikastaroa Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin, Zarautz TRIKek lagunduta (euriarekin Gaztelekuan).
- Ez da izenik eman behar; nahikoa da bertan azaltzea.
- 20:00: Lege Zaharren enparantzan, herriko taldeen emanaldia: AAtik ZZra (euriarekin Lizardi aretoan).
- Parte-hartzaileak: Zarautz TRIK Kultur Elkarteko ikasleak, Jalgi Dantza Taldea, Goizeko Ihintza txistulariak, Arrain zopa taldea, Alproja antzerki taldea eta Montetxio abesbatza.
- Aurkezlea: Beñat Intxauspe.
- Antzezleak: Alproja.
- Bertsolariak: Aner Peritz eta Motxian-Etxebeltz bertso eskolako kideak.
- Gidoilaria: Beñat Intxauspe.
Irailaren 3a, asteazkena:
- 17:30: Frontoi Txikin fandango eta arin-arin ikastaroa Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin, Zarautz TRIKek lagunduta (euriarekin Gaztelekuan).
- Ez da izenik eman behar; nahikoa da bertan azaltzea.
- 19:00: Lege Zaharren enparantzan, Euskal Asteko Trikitixa jaialdia (euriarekin Modelo aretoan).
- Parte-hartzaileak: Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folk. / Amets Etxaide, Oihane Etxaide eta Haitz Lertxundi. / Aratz Olaizola, Irati Orbegozo eta Uxoa Orbegozo. / Eneritz Zapirain, Lore Erostarbe eta Naia Erostarbe. / Ilargi Martin, Oier Illarramendi, Urko Urbieta, Jaione Eskudero, Larraitz Oñatibia eta Lierni Alkain. / Ioritz Txapartegi, Irati Arizmendi, Oier Iturrioz eta Elene Arruti. / Maider Labaka, Izaskun Ezeiza eta Olatz Leturiaga.
Irailaren 4a, osteguna:
- 17:30: Frontoi Txikin fandango eta arin-arin ikastaroa Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin, Zarautz TRIKek lagunduta (euriarekin Gaztelekuan).
- Ez da izenik eman behar; nahikoa da bertan azaltzea.
- 19:00: Lege Zaharren enparantzan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa (euriarekin Modelo aretoan).
Irailaren 5a, ostirala:
- 17:30: Frontoi Txikin fandango eta arin-arin ikastaroa Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin, Zarautz TRIKek lagunduta (euriarekin Gaztelekuan).
- Ez da izenik eman behar; nahikoa da bertan azaltzea.
- 22:00: Modelo aretoan, Bertsolari Gazteen XLIX. Lizardi Sariaren finala.
- Sarrera: doan. Gonbidapenak egunean bertan ordubete lehenago Modeloko leihatilan.
Irailaren 6a, larunbata:
- 11:00: Musika plazatik irtenda, Euskararen aldeko XXVII. Lasterketa AEK-k antolatuta (izen-emateak 10:15ean).
- 11:30: Lege Zaharren enparantzan, XXXVII. Aurresku Txapelketa (euriarekin Modelo aretoan).
- 14:30: Musika plazan, XXXIX. Bazkari Herrikoia, EHEk antolatuta.
- Ondoren: Kalejira elektrotxarangarekin.
- 18:00: Amalur parkean, Gipuzkoako XXVI. Artzain Txakur Txapelketa, Jose Luis Saizar-en omenez.
Irailaren 7a, igandea. Haurren Euskal Jai Eguna:
- 10:30: Munoan, dantzarien bilkura.
- 11:00: Dantzariek Agintariarena eta Agurra dantzatuko dituzte denek batera, eta kalez kale ibiliko dira.
- 11:00: Kalejira, Imanol Urbieta Musika Eskolako txistulari eta trikitilariekin.
- 12:45: Munoan, dantzarien harrera eta emanaldia (euriarekin kiroldegian).
- 13:30: Munoan, haurrak familietan banatuko dira bazkaltzeko (euriarekin lkiroldegian).
- 17:30: Kalejira Musika plazatik Iñurritzara, buruhandi, erraldoi, Zarautz TRIK eta Ustekabe txarangarekin.
- Ondoren: Iñurritzan, dantzarien bilkura.
- 18:00: Iñurritzan, puzgarriak haur eta nerabeentzat.
- 18:15: Iñurritzan, erromeria Iratzar taldearekin.
- 20:00: Kalejira Iñurritzatik Musika plazara.
Irailaren 8a, astelehena:
- 19:00: Musika plazan, plaza-dantzak Alaken taldearekin.
- 20:00: Frantziskotarren elizan, Zarautz abesbatzak Salbea abestuko du.
Irailaren 9a, asteartea. Euskal Jai Eguna:
- 07:00: Diana herriko kaleetan zehar.
- 08:00: Goiztarrak taldearen irteera.
- Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale.
- 08:00: Gure Boza otxotea kaleetan zehar.
- 08:30: Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak.
- 10:30: Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia Schola Cantorum abesbatzak abestuta.
- Ondoren: Frontoi Txikin, Goiztarrak taldearen eskutik, pilota-partidak, herri-kirolak eta bertsolariak.
- 11:00-14:00: Torre luzea parkean, egurrezko jolasak haurrentzat.
- 11:45: Alproja taldearen irteera (San Inazio kalea, Kale Nagusia, Torre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa).
- 12:00: Munoan, Dena erosterik ez, antzezlana.
- Ondoren: Munoan, erromeria Bide Batez taldearekin.
- Eguerdian: Musika plazan, erromeria, trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.
- Ordu berean: Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin.
- 13:00: Lege Zaharren enparantzan, karro-lehiaketaren sari-banaketa.
- 13:30: Lege Zaharren emparantzan, karroza ikusgai egongo da.
- 14:00: Musika plazan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
- 17:30: Musika plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
- 18:00: Iñurritzan, haurrentzako herri-kirolak Kulki taldearen eskutik.
- 18:30: Iñurritzako zelaian, erromeria Eingo taldearekin.
- 20:00: Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
- 20:30: Kalejira Iñurritzatik Musika plazara.
- 22:00: Munoan, dantzaldia Bide Batez taldearekin.
- 22:30: Musika plazan, erromeria trikitilariekin.
Euskal Jaietan ohitura
zaharrak mantentzeko
ahaleginean herritar guztioi
zuen janzkera zaintzera
gonbidatzen zaituztegu.
Ondo pasatu jaiak!
Antolatzaileak: Zarauzko udala, Kultura Zarautz
Laguntzaileak: AEK / Alproja Taldea / Euskal Herrian Euskaraz/ Goiztarrak / Zarautz"TRIK / Imanol Urbieta Musika Eskola / Jalgi Dantza Taldea / Montetxio Abesbatza / Motxian-Etxebeltz Bertso Eskola / "Arrain Zopa" taldea / Nahiko Larri Trikitilariak / Goizeko Ihintza Txistulari Taldea / Zarautz Abesbatza / Schola Cantorum / Txipirin abesbatza / Udaberri abesbatza
Oharra: antolatzaileek ez dituzte bere gain hartuko jai hauetan gerta daitezkeen istripuak. Hala eta guztiz ere, beharrezko jotzen den ekitaldietan DYA erakundea izango da.
Lotura interesgarriak:
Zarauzko Udala
Euskal Astea - Zarautz